Irun (Gipuzkoa)

Segaren aztala eta kolpeak

Segaren aztala eta kolpeak <p>Segaren zatiak. Aztala. Belarra ebaki egin behar da, ez eten. Kontzentrazioa behar da kolpeak ondo jotzeko. Kolpe onak nola jo azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Segaren zatiak. Aztala. Belarra ebaki egin behar da, ez eten. Kontzentrazioa behar da kolpeak ondo jotzeko. Kolpe onak nola jo azaltzen du.

Transkripzioa

-Segan zatik, esango zenittuzke, aztala lurrian jarri behar dela, baiño, lehenoko era, goitikan sega sartzia zen… Aztala bai, ahua ere bai, segan zatik zein dia?
-Nik… Aztala lurrian, pisura behar baldin baduzu, pisurako, aztala sartu behar zaio lurrian. Aztala zapaldu, eskutilla, eskuiñeko eskutilla zapaldu, aztala ondo zapaltzeko lurrian, ta aztala lurrian ondo baldin badijua, lurran kontratik baldin badijua, raso ebakiko duzu. Altxatzen baldin baduzu, han lajatzen da belarra… Golpe berian, zentimetro bat goragotik jo o beherago jo, igual kostatzen den gauza da ta golpe berak tiratzen dittuzu /tiitzen ttuzu/ ta golpe askotan, pues, asko lajatzen duzu, ez baduzu /ezpaduzu/ sega ondo arrimatzen. Pisura oso inportantia da aztala sartzia, eta segari bere segida eman, bere segida. Ez zea, tira muturrakin ta… Belarra ez da eten beh(a)r; in ber da ebaki. Ebaki belarra… Pasa… Labaiñak’e, hola, bultzaka, ez du nolanahi ebakitten, biño eitten baduzu hola, ebaki itten du. Segak igual. Segak’e bere segidan, rast…, ondo eamaten baduzu, neken erdiyakin joaten da sega. Oain, beti-beti ezin duzu golpia harrapatu ondo, biño… Biño saiatu in behar da hortan e!, saiatu hortan, golpe faxilla, batetik bestea, alde haundiya dago; golpe batetik bestea. Biño ondo kontuatzen bazea ta buruan gauza batekin, lo ke pasa ke, buruan eamaten die milla gauz, eta ez zaudez hartan, biño han eon behar da han ai den denbuan, hura: nola ein behar duzun. Ta nekien erdiyakin itten da. Bai…
-Ta mokau haundiya sartu, sartzen saiatzeko…
-Bai…
-Hoi nola itten da?
-Mokau haundiya hartzeko?
-Bai…
-Hoi manejatu behar duzu /behauzu/ han sarreran. Hau, hemen, jugada hau, pixkat, hola, hola itten baduzu, eamaten baduzu, mokadu haundiya hartuko duzu /hartukouzu/, ta hola itten baduzu, sega zabalera. Ta deskuidatzen bazea, gutxiyo igual, hola buelta itten badiozu, gutxiyo igual… No… Pixkat segida eman behar zaio, mokau haundiya hartzeko… Nik hartzen nun mokau dexentia; ez da nik esatia ondo, biño… Biño, pixkat luzatu ta hau, ezkerra luzatu ta “ra”…, ta… Hemen, hola, belar goxo-goxuan ta sega haundi batekin ta hiru golpetan, bi metro, aurrea.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia