Beñardo Irastortza Amiano

Irun (Gipuzkoa) (1928-2021)

Biografia

Irungo Ureder baserrian jaio zen. Ama bertakoa zuen eta aita Gaintxurisketako Iturralde baserrikoa. Zortzi senide izan ziren, eta aitona eta amona ere beraiekin bizi izan ziren. Baserritik ateratzen zuten bizimodua, ama Irunera joaten zen plazara. Eskolan hasi berria zela gerra hasi zen eta denbora batez joan gabe egon zen. Gero Irungo La Sallen ikasi zuen. Aita gaixo izaten zuten, eta hamasei urte zituela hil egin zitzaien. Orduan, senide zaharrena izaki, etxeko lanetan ederki saiatu behar izan zuen. Etxeko garo guztiak berak ebaki zituen segaz hamahiru urte besterik ez zituela, eta gerra ondoko sega apustuetan Beñardo hain ezaguna izana ez da kasualitate hutsa. Behin ezkonduta Irungo Correosen lanean zebilela, Berako mutil batek sega apustu kontua aitatu eta, bromaz hasi zena egia bihurtu zen: urte hartan Bidasoako Txapelketan nagusitu egin zen Beñardo. Geroztikako sega apustu eta txapelketa askotan aditu izan zen bere izena, segarako zuen trebezia goraipatuz. Horretaz gain, Beñardo Iparriarko harrobian lanean aritu zen ezkondu aurretik. Aita ere ezaguna zuen Nafarroako herri txiki askotan, soinu jotzailea baitzen. Berak ere aitaren afizioari eutsi, eta bere kabuz soinua ikasi zuen. Beñardo Irunen bizi izan da beti.

Zintak

KodeaDataProiektua
IRN-006 2010 Euskal Herriko Ahotsak
IRN-007 2010 Euskal Herriko Ahotsak
IRN-008 2010 Euskal Herriko Ahotsak
IRN-009 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ureder baserriaren ingurua Bideoaren ikonoa
2 Ureder eta Jaizkibelen etimologia Bideoaren ikonoa
3 Ura lortzeko sistemak: iturria eta depositua Bideoaren ikonoa
4 Arropa garbitzeko amak egin beharrekoak Bideoaren ikonoa
5 Gerra ostean baserrian bizitzearen abantailak eta eragozpenak Bideoaren ikonoa
6 Errotan beti ez berri onak Bideoaren ikonoa
7 Irinik ez, baina isuna bai Bideoaren ikonoa
8 Garia egiteari utzi zitzaionekoa Bideoaren ikonoa
9 Soldadutza Afrikan egin zuen urte eta erdian Bideoaren ikonoa
10 Gerra hasi aurreko giroa Bideoaren ikonoa
11 Gerran emakumeak ere borrokan Bideoaren ikonoa
12 Gerrara joateko beldurra Bideoaren ikonoa
13 Bonbardaketa: jolasa eta beldurra Bideoaren ikonoa
14 Bonbardaketetako gordelekuak Bideoaren ikonoa
15 Miliazianoen jarrera jendearekiko Bideoaren ikonoa
16 Irun erre eta jende asko desagertu Bideoaren ikonoa
17 Kontuz erreketeekin Bideoaren ikonoa
18 Baserritarrei burla, baina gose garaian zer? Bideoaren ikonoa
19 Eskola utzi behar etxean laguntzeko Bideoaren ikonoa
20 Etxeko lanen banaketa Bideoaren ikonoa
21 Garotara 13 urterekin Bideoaren ikonoa
22 Garoa eta inaurkina Bideoaren ikonoa
23 Gorotzarekin lotutako lanak Bideoaren ikonoa
24 Soroko belar onak eta txarrak Bideoaren ikonoa
25 Hernaniko feriara bizikletan Bideoaren ikonoa
26 Lehenengo sega txapelketa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
27 Bidasoako sega txapelketa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
28 Sega-apustuetako arauak erabakitzen Bideoaren ikonoa
29 Jauregiko apustuetako joko zikina Bideoaren ikonoa
30 Asteasuko desafioan ere tranpa Bideoaren ikonoa
31 Segarako afizio gogorra zegoen Bideoaren ikonoa
32 Sega laguntzaileak eta segak jartzea Bideoaren ikonoa
33 Kider motzarekin baina gerria tente Bideoaren ikonoa
34 Segaren aztala eta kolpeak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
35 Garai bateko sega Bideoaren ikonoa
36 Zelaiak garbi-garbi Bideoaren ikonoa
37 Segan oinutsik ondoen Bideoaren ikonoa
38 Bidasoako sega txapelketa II Bideoaren ikonoa
39 Iturriozko sega apustuak Bideoaren ikonoa
40 Ebakitzeko belar ona eta txarra Bideoaren ikonoa
41 Bellotako segak eta gaur egungoak Bideoaren ikonoa
42 Euskara, beharrezkoa eta ederra; Irun inguruko euskara Bideoaren ikonoa
43 Donostiako eta Tolosako euskara Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia