Bidasoako sega txapelketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IRN-007-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bidasoako bigarren txapelketan gertatu zena. Oiartzungoak ondo prestatuta joan ziren, eta haiek irabazi duten, 44 kiloko aldea aterata. Hurrengo urteetan irabazi egin zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa - Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 22a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: IRN-007/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Herri-kirolak
Transkripzioa
Geo, ondoko urtekoz ya jendia prepaatu zen ta Oiartzunen bazien hor Sorosartatarrak o… Segariya, atta ere segariya zuten, ta haiek etorri zien hurrengo urtian haiek. Ta haiek etorri zien ya prepaatuak… Astiasuarrak zien berez eta sega haundiyaguak zittuzten, ta, prepaatuguak, ta, etorri ta, harek irabazi. Geo billu’re hala itten zuten! Gu guriak ri-ra billu ta seittun pronto ta, haiek berriz tira ta tira ta azkeneako eskuarian gaiñian jarri bat eta bestik tiraka ta sekulako lotsagarrikeiyak han, ta bueno, berrogeita lau kiloz harrek irabazi zigun. Ta… hatikan: “datorren urteko prepatu ber dit!”. Beste sega haundixuak bazittun harek eta beste sega haundiyagua hartu eta fan giñen hurrengo urtian, biño, hurrengo urtian hura ez zen /etzen/ fan. Ta geo handik aurrea beste hiru aldiz fan nintzen ta beste… Bai, hiru aldiz irabazi nuen. Lau(e)tan fan ta hirutan irabazi genun hor. Biño deus ez zuten /etzuten/ ematen ta hola ta geo beste lagun batzuk bazien neekin batian ta, haik fango ziela ta bueno, geo haikin laguntzen fan nintzen beste bi-hiru urtetan horrea. Ta hola, hortan geldittu giñen.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!