San Juan Xar
Hizlaria(k):
Sein Larretxea, Jesus Mari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-014-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehenago, San Juan Xar txabola txiki batean zegoen. Santu txiki eta beltza zen. Aitak kontatzen zionez, Arantzakoek gauez Arantzako lurretara pasatzen omen zuten satua eta goizez Igantzikoetan izaten omen zen berriz. Santu berria ekarri behar zutenean, santu zaharra Igantziko elizara prozesioan eraman zuten. Obra egin zuten, auzokoak hiru egunez egon ziren harkaitza hausten laguntzen eta santu berrirako zuloa moldatu zuten. Estatua ikusi zutenean harritu ziren: 1400 kilokoa eta zuri-zuria zen. Idiekin eta lerakin igotzea lortu zuten; baina, gero, eskailera batzuk jaisteko kable bat erabili behar izan zuten. Urteak pasata, kolorea aldatu du.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:05:49
- Erref: IGA-014/007
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!