Pregoi eguna. Tobera jo
Hizlaria(k):
Iturria Madariaga, Elvira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-005-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pregoi egunean, apezak pulpitotik ezkontzaren berri ematen zuen (ezkongaien izenak, eguna, ordua etab.) eta oztoporik bazen galdetzen zuen. Auzoko neskek burnizko bi palanka apaintzen zituzten (kolorezko paperekin eta begiztekin). Arratsean, mutilak akordeoilariarekin toberak jotzera joaten ziren etxe atarira. “San Martin de la monja, monja de San Martin, tobera jo dezagun Birjina Amarekin...” kantatzen zuten eta, ondoren, burniekin zarata egiten zuten. Etxe barrenera hiruzpalau aldiz sartzen ziren eta kafea eta kopak hartzen zituzten. Dantzan ere aritzen ziren.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko abenduaren 06a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: IGA-005/008
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!