Igantzi (Nafarroa)

Sorginak 2

Sorginak 2 Apezak proba egin zuen Madalen sorgina zen jakiteko: elizara joatean liburua zabalik utziz gero, sorginek ezin zuten elizatik atera. Madalen liburua ixtean atera zen elizatik. Madalen hilzorian zela, apeza bere etxera joan eta “gaizto horiek nori pasatu behar zizkion” galdetu zionean, “etxeko oilarrari” erantzun zion. Baina apezak erran zion bera baino “fuerteago” zen bertze bati eman behar zizkiola eta migari (behi gazteari) emateko. Baietz erran zion eta oilarra, behi mia eta Madalen hil ziren. Sorginek hori egin behar omen dute ez sufritzeko hilzorian daudenean. Garbereko etxekoak ziren Madalen eta bere ahizpa.
Apezak proba egin zuen Madalen sorgina zen jakiteko: elizara joatean liburua zabalik utziz gero, sorginek ezin zuten elizatik atera. Madalen liburua ixtean atera zen elizatik. Madalen hilzorian zela, apeza bere etxera joan eta “gaizto horiek nori pasatu behar zizkion” galdetu zionean, “etxeko oilarrari” erantzun zion. Baina apezak erran zion bera baino “fuerteago” zen bertze bati eman behar zizkiola eta migari (behi gazteari) emateko. Baietz erran zion eta oilarra, behi mia eta Madalen hil ziren. Sorginek hori egin behar omen dute ez sufritzeko hilzorian daudenean. Garbereko etxekoak ziren Madalen eta bere ahizpa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia