Donostia. Elbira Zipitriaren urratsak

Luzera: 1,5 km
Iraupena: 70 min

Deskribapena

Elbira Zipitria gerraurrean hasi zen euskaraz irakasten eta gerraostean ikastola klandestinoen sarea antolatu zuen. 

Oso andereño ezaguna izan zen, aintzindaria. Metodologia xume baina berritzailea zerabilen eta andereño mordoa prestatu zituen. 

Ahotsak.eus proiektuko testigantzak oinarri hartuta, Donostiako parte zaharrean zehar Zipitria hobeto ezagutzeko hainbat geldigune proposatzen dituen ibilbidea da hau. 

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia