Piedad Lauzirika Uribarrena
Ibarrangelu (Bizkaia) (1927-2017)
Biografia
Ibarrangeluko eskolara joan zen 13 urtera arte. Aita marinela zuen, eta denboraldi luzeak ematen zituen itsasoan; amak bizimodua ateratzeko taberna bat zuen frontoi aurrean. Gerrarekin batera, aita atxilotu zuten eta urtetan non zegoenik ere arrastorik ez zuten izan. Gernika erre zuten eguna ondo gomutatzen du: hango suek iluntasunean mendien ostetik botatzen zuten argitasuna eta abioien azpiko gurutze gamaduak. Uruguayn zegoen Juan Eizagirre elantxobetar itsasgizonarekin ezkondu zen “por poderes” eta hantxe elkartu ziren andre-gizonok. Bi seme izan zituzten Montevideon emandako 14 urteetan, eta alaba gazteena jaio aurretik Ermura etorri ziren. Ermuan 30 urtetik gora bizi arren, ez du galdu Ibarrangeluko euskara.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IBG-002 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?