Begoña Madariaga Jaio Mari Allu
Ibarrangelu (Bizkaia) (1929)
Biografia
1929. urtean jaio zen Ibarrangeluko Garteiz auzoko baserri batean. Zazpi ahizpa eta neba bat izan zituen. Oso gaztea zelarik gurasoak hil zitzaizkion eta neba-arreben artean konpondu behar izan ziren baserria aurrera eramateko. Akordako eskolara joan zen 14 urte izan zituen arte eta 16 urterekin, lehenengo Kanala eta gero Bilboko etxe batean neskame bezala jardun zuen sei edo zazpi urtez. Etxera bueltatu zenean, Eako Jose Mari Azpiri ezagutu zuen Ibarrangeluko gramolan eta 27 urte zituela, berarekin ezkondu eta seme bat izan zuten. Gizonaren jaiotetxean, Allun, bizitzen egon ostean, Ea erdigunera joan ziren. Mari Allu ezizenagatik da ezagunda.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IBG-010 | 2014 | Eako ahotsak | Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Eskolan Doña Eufemiarekin | |
2 | Kanalan eta Bilbon neskame | |
3 | Elizaren boterea | |
4 | Eako San Juanak |