Baserriak su hartu zienekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IBA-001-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriak su hartu zuenekoa kontatzen du: ganbaratik hasi zen sua. Konturatu zirenerako, animaliak ateratzen saiatu ziren, baina asko galdu zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: IBA-001/040
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Transkripzioa
- Tximnik, tximinik su hartu zun. Igandia zan. Tximinik su hartu zun. Ustez itzali gendun, ez [gendukan] suik, ta atsaldeko bostetan, bua! Etxe guztiya sutu zan. Ganbaran orbela, esan dizutena, hoi, aziendantzako ta, eta horrek nunbait su hartu zun, ta horrek pixkana-pixkana lana in, azpitik, hola in zun, ta gero haizia atea zun garaiyian buf! in zun. Dana egurre, teilatu ta ganbara ta behiak eta denak egurrek. Baiño dena egurra, e! Eta ze ordubete... ordubete ez zun ingo suk. Goiak behia jo zun seittun. Teillatua egurre, mandioa egurre, behian... bakar-bakarrik etxen. Gizonak, gaiñez, komuniyua in behar zun, bigarrenak, semek, ta esan ziten “Emakumek badijoazte. Zu oaindik hemen al zare?“, “Oain jungo naiz”. Ixaxkun, alaba zaharrena, korrika, karraxika, handik: “Ama! Sue! Sue! Sue!“ ta leihotik sue ateratzen ganbaratik. Ta gu, gizona ta biyok, beheran.
- Ezta enteatu’re.
- Seittun, seittun zea, aurrena animalik ateatzea, haik askatzea, ta bat geldittu zan askatu gabe, ta han erre zan, buelta eman zion katek. Ta iñor ez han, jaiye zan ta, jai atsaldia, ta iñor ez. Gero jendia etorri zan, baiño ez zeon sartzeik etxen e, ez zeon ezer itteik. Dana, dana, dana zeatu zan.
- Dana berritu zenduen gero?
- Bai, berrittu gendun, baiño ganauentzako. Nola genduken pisua, ez gendun baserriya in. Uain daukau inda, baiño ganauentzako ta ganbara ta zaborrantzako ta, dana hola daukau inda.
- Ene! Argi e! bazpare lanparak itzaliko ditut.
- Ze ingo deu, ba? Suertea.
- Ene, joe.
- Eta, hala, gero handikan…
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!