Manterolaren kontserba lantegian lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-077-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Manterolaren kontserba lantegian ibili zen lanean. Zerbitzatzen ere bai. Antxoak garbitu eta barriketan jartzen zituzten, salmueran. Emakumeak ziren gehienak. Atuna egosi egiten zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:04:14
- Erref: HON-077/021
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
-Gero fabrika hasi zen, fabrika, arraiana, hemen, fabrika, hor’e ibilli giñen, hor, lanian. Hor ibiltzen giñen.
-Kontserba fabrika?
-Bai, kontserban. Hori bakarra…
-…
- A, “Patxi duke”! Hori neskame, interina faten nintzen hor, hemen, “Patxi duke”, jende aberatsa. Amezketan dute hoiek fabrika de papel o zer dute? Fabrika de papel. Hoiek fuerte ziren. Famili haundiya. Asko ta…
-Hoien etxera faten ziñen zu?
-Bai. Zergatik bera bizi zen nere itxe onduan, lehengo xaharran, biek onduan bizi giñen, andri hori ta ni. Bai.
-Ta orduan, ezaguna zen.
-Bai, asko. Mucho.
-Ta konserba fabrikan, hor, egongo zen lana antxua garaian…
-Antxua, ta atuna ere bai iten genuen. Atuna’re inketu dugu.
-Ta nola itten zen? Ze iten zenuten?
-Antxua?
-Bai. Antxuai…
-U! Lehenbixi gatzatan jartu, bueltak eman, tripak atera, gero garbittu, gero trapukin grabittu banaka-banaka ta bua! Lan haundiya.
-Zabaldu? Zabaldu iten zenuten?
-Zikiña. Lana zikiña. Usaia…
-Ta bata bestian gañian, kapak…
-Hoi mahai gañian jartu eta hartu bat eta ra-ra-ra-ra, garbittu ta ra-ra-ra-ra… Trapukin denak, horrela, pasa, pasa, pasa, pasa, ta jartu eso, ta [bestia etortzen zuten, ta eraman], ta horrela, goiz guziya horrela. Horrela, horrela iten genun, horrela, antxua horrela da, horrela, ya esta.
-Ze, gero nun jartzen zenuten?
-A, beudei… Bidoietan.
-Bidoietan…
-Bidoietan gero barrenen sartzen zuten almazenan ta…
-Bidoietan kapak jarrita?
-Bai.
-Gatza ta gero…
-Bidoi haundiyak, e! Gero ematen zuten bidoiak, eta…
-Salmueran?
-Bai.
-Hori salmueran da, gatzakin?
-Bai.
-Ta orduan hori lan zikiña.
-O, txoil zikiña. Ta antxua garbittu, hori’re bai. Hori jartzen genuen latatan, biño guk asko-asko, horrela latatan ez zen, gehiago ematen zen barrikatan, barrika batzutan, gatzakin.
-Bete, dena bete, antxuaz, barrika, ta biali.
-Bai. Salmuerakin, e! Ta gatzakin […] ta
-Eta han emakume asko ibiltzen zen lanian?
-Bai. Hura bakarra zen lana iteko-ta. Dena emakume.
-Nola zuen izena horrek, fabrika horrek?
-Fabrika? Ordun Manterola.
-Manterola.
-Donostikua zen bera. Ez dakit hilla den o ze in dun. Gizon bat… Ona zen.
-Ta dana emakumiak lanian, ala gizonak ere?
-Gizonak ere bazien. Ez asko, biño mutil batzuk bazien, bai. Faten zena! Faten zena, lana bazen.
-Eta atuna, berriz, nola? Atuna nola iten zenuten?
-Atuna in, gutxi in genuen atuna. Prejittu.
-Prejitu ala egosi?
-Ya ez naiz oroitzen ya… Ze iten genun atunakin?
-...
-In genuen, bai. Gutxi, biñon… Egosia zen o prejittua? Ez naiz oroitzen ondo. Nik uste dut egosi. Ta gero xerratu iten gendun horrela. Gutxi in genuen. Atuna gutxi in genuen. Gutxi.
-Ta gero gorde, oliyotan, atuna? Atuna, gero, oliyotan jarri?
-Bai. Jartzen zuten bidoiak, bidoi batzuetan sartzen zuten ta ospa.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!