Hondarribia (Gipuzkoa)

Almejak, muskuiluak, tretxuak

Almejak, muskuiluak, tretxuak <p>Hendaian egiten zuten arrantza. Almejak eta muskuiluak. Tretxuak nola ateratzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hendaian egiten zuten arrantza. Almejak eta muskuiluak. Tretxuak nola ateratzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ze… lehen esan dezu sardiñak harrapatzen-ta ibiltzen ziñetela. Gero ere bai? Hendaian ziñatenian?
-Bai. Ez, ni ez naiz ibilli Frantzian hortan. Ez naiz… Hemendik bai. Hemendik ibillia naiz, bai.
-Hor, ixkirak, e…
-Hemen ixkirak eta almejak, hemen ibiltzen zienak bazien, xoloka, almejak eitten zittuzten, ta hola, hola bizi zen jendia! Jendia hola bizi zen, bai.
-Zu ere ibili zea, almejatan?
-Ez, gutxi ibilli naiz. Ez. Zerakin, lau hortzekuakin, zera horrekin pixkat ibilli naiz; txoloka ez. Xoloka bihar da ikasi lehemixiko ondo, harri asko da, zolo asko da… Bai.
-Eta muskuillua?
-Muskuillua bai. Gutxi. Muskuillua in zen hemen, peñon aurrian, pixkat harrapatu zen, gero ura haundittu ta gauzak in zien, ta dena galdu zen. Bai.
-Eta trotxua? Tretxua?
-Tretxua bai. Tretxua da zanpatu… Nik, Frantzian bizi giñela, hola zanpa hanka ta zolua, iup! Atetzen zien. Ta sartzen ziren holako guardasolan zerak…
-Barillak?
-Barillak. Jartu muturrian zerak, balakin iñako, balakin iñako puxka batzuek, bala bezela, …
-Balak, balak, benetako balakin?
-Ez, ez. Bestela iñak, apropos egiñak. Ta bihan xorrotx-xorrotxa ta goian xabalagua. Eta hola sartzen zenuen ta raaaas, atetzen zenuen. Asko zen orduan zera.
-Ta hori goxua izango zen jateko…
-E? Bai, bai, bai, bai.
-Hori ere saldu ala etxerako izaten zen hori?
-Ba, saltzen zuten’e bai. Saltzen zuten ere bai. Ta itxerako askotan. Bai. Arrozakin-ta itten zittuzten, ta ordun uain bezela ez baizen, zera.
-Klaro.
-Haragirik ez zen ta… Haragiya.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia