Hondarribia (Gipuzkoa)

Gerra garaian arraunean arrantzan

Gerra garaian arraunean arrantzan <p>Arrantzale asko arraunean ibiltzen ziren arrantzan, gerra ondoan. Hendaiara joan ziren, eta hiru urte egin zituzten han. Gerra hasi zenean, sirena jo zuten. Gerra garaian ez zieten itsasora joaten uzten; iparraldean bai, txipiroitan ibiltzen zen aitarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrantzale asko arraunean ibiltzen ziren arrantzan, gerra ondoan. Hendaiara joan ziren, eta hiru urte egin zituzten han. Gerra hasi zenean, sirena jo zuten. Gerra garaian ez zieten itsasora joaten uzten; iparraldean bai, txipiroitan ibiltzen zen aitarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta baporiez aparte, asko arraunian, arrantzan asko arraunian?
-Arraunian? Bai, bai. Jo! Hori, bueno, gero. Hori ni, gaztetan, hamahiru urte biño lehen ez. Gerra etorri zenian, gerra etorri zenian jarri zen jendia, ez zien, juan giñen Frantzira, gero Frantzitik etorri zen jende asko. Guk egin genittun hiru urte Frantziyan. Alemanak sartu zienian Parisen etorri giñen honea. Itsasuan, itsasuan giñen, zea, frantsesak esan ziguten, bueno, gerra hasitzen baldin bazen sirena joko zutela. Sirena. Eta heldu giñen itxea ta iya itxea allegatu aurri hortan ia zean, berrehun metro falta genittula itxea, sirena joka. Ta hara! Gerra hasi da. Bira. Ta oain ere jotzen dute sirena, e! Astian jotzen dute sirena, astian behin, frantsesak.
-A bai? Ta ze esan nahi du horrek?
-Nik esan nahi du… Denbora haietakua zer ote den, ez dakit. Baiño beti jotzen dute sirena, bai.
-Orduan, gerra, esan duzu arraunian hasi zela jendia gerra ondoren?
-Bai. Gerra zela ere bai. Ta gero in zuten, hemen geatu, ez zioten utzitzen itsasora juten, ta gauzak, eta lehorrian jendia, ta gu juaten giñen itsasora. Iñor ez zen joaten. Gu San Juan de Luzkuk eta Hendaiakuak juaten giñen, ta txipiroia nahikua harrapatzen genuen. Ni allegatu naiz attakin, batian, milla atzamaten. Bi txandatan. Milla. Bi txandatan millana. Txipiroia han, jo! Ur txiki-txikian, hor, gemelos irago, gemelos pasa ta hor, bertan-bertan.
-Ta zuek etxeko barkua zenuten?
-Bai. Ttikiyak ziren, abantian ibiltzeko barkuak, bai. Ez! Frantsesa genuen. Hendaiakua. Hendaiakua. Bagenuen guk hemen, bai, biñon gero ez dakit ze in zen.
-Baiño baporia ala…
-Ez, ez. Lantxa, zea, arraunian ibiltzeko.
-Arraunian ibiltzekua.
-Bai. Bai.
-Ta orduan zu hasi ziñen baporian baiña…
-Bai. Gero geldittu nitzen zean, klaro, gerrakin.
-Gero arraunian.
-Gero arraunian. Zenbat biaje in ttuten nik San Juan de Luzera, zea, atta ta biyek…
-Ta zuek ezautzen zenuten aurretikan Hendaian-edo norbait?
-Ez. Bueno, amak bai

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia