Fogoneroaren lana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Fogoneroa eta makinista. Fogoneroak sua pizten zuen, eta baporea prest jarri. Kalderaren presioa. Su baxuan jartzen zuten gauez. 15-18 bapore zeuden. 12 zaldikoak. 20 zaldikoak gero.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: HON-069/015
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak
Transkripzioa
-… fogoneruak itten zuen, zera, barkora jun eta barkua pixtu, sua pixtu ta listo iruki.
-Leheno? Askoz leheno?
-Ez dakit, ordo bete lehenago, ordu erdi bat o, bai. Hor. Ta atta zen makinista.
-Orduan, atta faten zenerako ya sua, dena piztuta egoten zen?
-Bai, bai, bai. Dena pixtua. Pixtua, bai. Behar zun iruki bere presiyuak, kalderak bere presiyua, nahi bazenun barkua ibilli.
-Klaro.
-Bestela ezin zen ibilli. Bai.
-Ta gero bueltan ere, itzali noiz iten zen kaldera, iritsitakuan itzali ta…
-Ez, ez, han jartzen zuten sua bajo-bajuan, sua bajo-bajuan ta itsasoa joan behar bazen, sua, bazuten sua. Eoten zen. Bai. Bai.
-Orduan beti listo.
-Ez zen beti pixtutzen ai biharrik. Bai.
-Ta hemen bapore asko zeon?
-Ni, zenbat izango zien ba, nik ez dakit ba, hamabost-hemezortzi bat zea? Ez dakit. Bazian bi edo hiru ttikiyak, zortziña, ez dakit zortziña zaldi edo, hamar zaldi edo, zerbait hola. Denak zaldiyak “caballos” deitzen zioten. Ta gero jarri zittuzten, no… hamabi, hamabi zaldikuak o holako zea bat. Ta gero jarri zittuzten hogei zaldikuak. Hogei zaldikuak, bai. Hoietan sartzen nitzen, zea, kaldera hoietan sartzen nitzen barrenian, bai.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!