Hondarribia (Gipuzkoa)

Baporeen kalderak

Baporeen kalderak <p>Baporeen kalderak, bi mota: etzanak eta tenteak. Etzanak lehertu egiten ziren batzuetan. Bati hanka moztu zioten; hil ere egin ziren batzuek. Labea estu samarra zen, eta bera sartzen zen barrura, hodia ondo jartzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baporeen kalderak, bi mota: etzanak eta tenteak. Etzanak lehertu egiten ziren batzuetan. Bati hanka moztu zioten; hil ere egin ziren batzuek. Labea estu samarra zen, eta bera sartzen zen barrura, hodia ondo jartzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kaldera nolakua zen?
-Kalderak ziren, lehemixikuak uste dut “tunbatuak” deitzen zioten. Kaldera tunbatuak. Ta gero jarri zuten kaldera tentia. Ta kaldera haiek uste dut frantsesak ziela. Ta onak, onak zien, ez zien lehertzen. Tunbatuak bai. Hemen lehorrian daoztela barkua juak, gabaz, barkua lanian, legorrian, e! ura betti juna ta barkuaken, hola, buelta emana pixkat, eta lehertu zen hemen aurrian, hor, hemen aurrian lehertu bat. Ta […] berandu hil zen, zera, hanka moztu zioten, bera frantsesa zen. Ta omen zen ezkondua.
-[…] ezkondua?
-Bai, ta hil zien baillara osua! Ta itsasuan’e bai, galduta, zean, lehertu itten zien.
-Orduan peligrosua zen kaldera hori…
-Peligrosua, bai, kaldera hori. Peligrosua.
-Hasierako kaldera haiek…
-Bai, bai. Peligrosuak. Gero jarri zittuzten, zea, denborakin, beste gauzak bezela, tentia hoiek. Ta hoiek ez zien lehertzen. Tubuak lehertzen zittuzten. Ta lehertzen zienian, etortzen zienian kendutzen zuten, bueno, lehemixiko hustu barkua, osea, tal, kentzen zuten tubua, geo ni gazte gazterik juten nitzen taillerrara, attak esanta, beudek jun behar zuten itsasora, ta “Zea, Julian, fan hi, zea, taillerrera ta esaiok zea, soldeatzeko, hola, soldeatu”, ta holako biajiak itten nittun nik.
-Eta, zuk han, lagundu ere bai, ez? Masa jartzen edo ze iten zenun zuk?
-Atta ta fogonerua ziren, gizonak lorixoguak, badakizu? Eta ikatza botatzen zen tokiya, labia, labia zen, isto xamarra, ta eudek ezin zien sartu, eta bira, gerran, zean, hamahiru urte biño leheno, ni hamaika-hamabi urte ta edade hoitan, attak esaten zian, gero berakin faten ziñen, haiek bi zea ta ni. Ta sartzen, han sartzen ziaten eta attak esaten zian: “Julian, kalderan, zeran, hartu tubua, tubua hartu ta jartu tente hola ta nik emango diat masa”. Ta ematen zian esku batekin masa, ta jartzen nuen masa, dena, ondo-ondo jarri, hola, ta hola bai, hola ta hola. Ta neuni juaten nintzen. Akaso nik ez dakit, biño dozena erdi bat aldiz, aixa, o gehio.
-Ta masa hori zer izaten zen? Ze masa?
-Porlana.
-Ze?
-Porlana.
-Porlana. Hori zen tapatzeko, edo?
-Ez. Bai, gogorra irukitzeko. Tubua, nola uraz betia egoten zien,
-Ta ez muitzeko?
-Ez muitzeko. Bai. Bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia