Hondarribia (Gipuzkoa)

Txerria hiltzeko garaia

Txerria hiltzeko garaia <p>Txerri bat hiltzen zuten urtero; urdaiazpikoa ez zen ondo egiten, itsasoko hezetasunarengatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txerri bat hiltzen zuten urtero; urdaiazpikoa ez zen ondo egiten, itsasoko hezetasunarengatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta txerria hiltzeko garaian, zeiñek hiltzen zun?
-[…] saldu iten giñun, biñon bat, bat hiltzen genuen itxeko, ta zea, bat hiltzen genuen itxeko.
-Ta hortxe bertan hiltzen zenuten?
-Ta etxian bartan, bai. Ta gero, begenuen garaje, garajia o xaia esaten genion, bagenuen zea, jartzen genuen urdai axpikuak-eta zintzilik, biño ez zian egiten. Arra sortzen ziyoten. Urdaiari sortzen zion arra, ta esaten zuten hori zela itsasuak, itsasuakin, itsasuan salmurak o egitten zula. Bai.
-Hezetasuna, umedadia…
-Bai. Umedadia o zeak. Barren hoietan egiten da, biñon hemen beti hori esaten zuten. Ez zela egiten itsasuan salmura o zeak.
-Ta txerriya hil zeiñek iten zun?
-Hemen gizon haundi batek hiltzen zuen. Gizon haundi bat bazen. Berak saltzen zuen, bazuen komestible bat, bera saltzen zuen txorixuak eta odolkiyak eta gauzak. Tife.
-Ta berak iten zitun odolkiyak, ala zuek etxian? Odolkiyak-eta zuek etxian iten zenituen?
-Bai. Uste dut egiten genula, bai. Egiten genula, bai, bai. Usted ut egitten genula, bai. Bai.
-Baiña, zuek txerria euki arren ta, arrantza zen zuen etxian bizimodua ateratzeko bidea…
-Bai. Arrantza. Gaztiak giñan, biñon... gaztiak giñela, orduan.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia