Hondarribia (Gipuzkoa)

Anaien alde otoitz egiten

Anaien alde otoitz egiten <p>Ziburun ermita batera joaten ziren, gerran zituzten anaien alde otoitz egitera. Ziburun goserik ez zuen pasatu, umeak pozik bizi ziren. Amak bazituen hartzaileak, eta ondo saltzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-059-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ziburun ermita batera joaten ziren, gerran zituzten anaien alde otoitz egitera. Ziburun goserik ez zuen pasatu, umeak pozik bizi ziren. Amak bazituen hartzaileak, eta ondo saltzen zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Erreka bat zen gotti, Madalenguan bezela, ta kabailleran, han, zera, kastillo baten torre handi bat. La torre… “Le donjon” esaten zuten frantsesak, “la torre más grande del castillo”
-Hori Ziburun?
-E? Ziburun, bai. E… Bordagain. Eta bueno, nik ez dakit zenbat denboratara uaindikan agertzen ziren zerak, harriyak eta [non igo zen ta]. Hura zen torre bat bakarra, ta zera, de la Edad Media kapilla bat zen han bertan, preziosua, bueno preziosua, antiguokua, ttikiya, ta bueno, “Notre Dame de Bordagain”. Ta zera iten zuten, nitxo bat zen paretan, eta zera, pila bat usmal haundi bat, kopa bat balitzake bezela, harrizkua, dena harrizkua, harri mimarriya dena. Eta hara. Umiak’e, umiak! Joaten giñen neska-mutillak, barriyokuak, eta errezatzen, gure anaia gerratikan etortzeko. Pentsazu. Beatzi urtetan edo zortzi urtetan… Hura gogorra zen gero! Ta bueno, etorri zen behintzat, eta han ibiltzen giñen, zera… Malda betti ta dena margarita haundi-haundiyak eta denak han, lurrian jarri ta bueltaka, bueltaka-ta, han, gure jostaiera guztiyak han ziren.
-Zuek han goserik eta ez zenuten pasatu... Goserik eta ez…
-Guz ez, nere. Nik beti pentsatzen dut: gu felices! Gure gurasuak ze pasa ote zittuzten… Biñon gu felices! Eskola ta jostatu, besterik ez genun pentsatzen edade horretan. Ez giñen deusez konturatzen. Eta bueno, amak ere bazuen bere lan hori, lehengo zera guziyak, lehengo famili […], Hendaiako alkatia zela, ta hotelak zirela, ta bere…
-… hartzailleak? Erosten ziotenak arraia?
-Bai, bai ba! Eta bueno, segitzen zioten haiekin ta graziyak hareri! Gero atta joaten zen bere batelakin arrantzara, ta gero amak salduko zittuen, noski! Ez dakit. Bueno, ni ez naiz oroitzen. Ni oroitzen naiz bakarra gauz hori: “Que eramos muy felices.”

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia