Kofradiak ateratako dirua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-059-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kofradiak ateratako dirua, arrantzaleek erabiltzeko. Aita gerra ostean bentan hasi zen lanean eta kofradiako bulegoan ere bai, paperak egiten. Estufa azpian agertu zen kofradiako dirua; behar zutenean jakin izan balute...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: HON-059/016
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Txanponak, diru-kontuak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Kofradia
Transkripzioa
-Gero, kofradiyak, klaro, hainbeste zorratan ta zorratan ta kofradiyak ein zuen diru batzuek zera, beudek, nunbait, bideratu zuten o atera zuten halako diro illun-illun batzuek, batzuk kuadratuak, bestiak trianguluak, ez esateko, bestela esango zuten, pues, klaro, dirua zera iña izango zela, ez? Eta bueno, diferentiak. Izar zerakin-ta, ta horrela denak. Eta hayekin, jendia, hayekin, diru hayekin erostera joan dendara, eta gero, pues kofradiyak emango ziotela, diru haiek eman kofradira ta kofradiyak emango ziotela. Ta sekula sos bat’e kobratu ez. Nola ez ziren mando joango ba! Neskamiakin bizitzen zirenak gero neskamia, zera, itxekoandre ta… Iloba bat berekin neskame… Asi son las kosas. Total ke, denborakin, klaro, urte asko da, kofradiyan attak gerra ondorian nola aduanak itxiyak ziren ta ez zuen lanikan, ta hasi zen itsasuan. Eta gero, pues, laja zuen itsasua ta bentan, arraian bentan, ta gero ofizinatan papera, zerako, kofradiko ofizinan, paper denak garbitzen ta ibiltzen zen, garbitasuna, klaro, bentan iten zuten paper bat, zera, erosten zuenantzat, bestia, pues, zerantzat, jabiantzat, emakumiak ziren erosten zutenak… Bestiakentzat! Se ke Barzelonara ta Madridera ta arraiak emateko ta. Eta bestia kofradikotz, eta bestia barkukotz, asiske lau zera ein bihar zittuen. Eiten zuen bat apuntatu azpiyan zera jarrita…
-Kalkua.
-Bai, axul zera horrekin, eta gero, pues ofizinan zera garbitasuna jartzen-ta ibiltzen zen. Eta ofizina hori zen kai zaharreko onduan, Dorotea Enean. Eta gure itxe hoiek in zutenian, pues ixkiñean jarri zuten ofizina bat, ta joan ziren haruntz. Eta hasi zirenian estufa, estufa eskoletan-ta genun bezela, redondo hura, haiek, hura atetzen hasi zirenian, haren azpiyan monedak harrapatu. […]. Eta ekarri zun itxera. “Bidazu Lore zer harrapatu ttuten”. Ta gure ama: “Ai, kendu nazu neri aurretik…. Gure itxia arruinatu zen diruk horiyek dire. Kendu nazu nire bistatik, kendu’tzu”. Horregatik dakit nolakuak ziren, zerak, trianguluak eta hain zaharak bezela ta kuadratuk eta horrela. Ta illun illun illunak ziren.
-Kofradiak ateratakuak?
-Bai, bai. Oseake estufan azpiyan zagoztenak, oindaño han geldituak.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!