Bazkaria eta etxeko lanak bere kontu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-059-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
15 urtetatik berak egiten zituen bazkaria eta etxeko lanak. Zer jaten zuten. Anaiaren gaixotasuna. Anaiak laguntzen zion lurra garbitzen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: HON-059/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
-Eta bueno, hamabost urtekoz ya ematen nuen nik itxia. Nik ematen non itxia. Ez zidan esan beharrikan nere amak zer jarri behar nuen bazkaltzeko ta ze arrai erosi behar nuen afaltzeko ta deus ere. Nere gain ya utzi zen. Ke remedio…
-Ta normalian ze jaten zenuten, leikua?
-Hombre! Leiku gorriya, leiku txuriya azakin, bestela ez; porru zopa, igandetan salda, haragi ta […] pixkatekin, eta zera, eta garbantzua eta horrela. Biñon banuen anai bat, leiku txukiya egiten nuenian azarik gabe, esaten zun zera: “honek lepua lodittuko din!” Komo diciendo ez zula indarrikan.
Ta jaten leikuak, gorriya jaten zuen, bi plater jan, hoitako platerak gañera ez dire oain bezelakuak, e! Bi plater jan ta […] “Ves? Gehio kabitzen zian”. Hirugarrena jaten zuen eta gero dena gottika bota. Biñon ze majua neretzat, o… Serbizioa Ferrolen, Ferrolera joaten zien lehen, marinara, eta geldittu zen gibeletikan…. zerbait jo zion gibelera eta… joan biño lehenuo jo zion kai zaharrian mixiko aldiyan, ta gero elizan barrenian, mezan zela […]. Eta joan zen serbiziora ta gero etorri zen permisuakin eta geldittu zen hemen berriz ere gibeleko miñakin geldittu zen; ordun harrapatu zioten, zeran, hospital militarrian, Donostiyan. Eta ya utzi zuten bertan, hemengo komandantziyan, ta goizian iten zittuen ogiyak, marineruakentzat, eta itxera, egun guzikotz itxera, ta ekartzen zuen boillo goxo-goxuak itxera. Pues harek iten zian /itentzian/ asko lagundu, itxian, zera, igual aritzen zen frotatzen, ordun argizariyak eta eman behar ziren ta alanbria, ta eskobilla, ta gero bailletakin-ta, eta launbatetan argizariya eman ta launbatian, o… ostiralian […] argizariya eman ta launbatian, zera, brillua atera. Eta asko laguntzen zian harek orduan. Gero, ya, klaro, itsasora joatian ta…
-Brilloa atera belauniko ala hankakin?
-Hankakin, hankakin… honela, honela… Eta gero, pues, klaro, sukaldiak eta kumuna-ta izaten ziren, pues, zurezkuak, tablazkuak denak, eta ordun bai, ordun lurrian, ta azpillak ere bai, lurrian ta jaboia ta ura ta lejia pixkatekin, eskobilla batekin, karra-karra-karra, o!… Arpillera batekin xukatzen, izugarriya!
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!