Iparraldera sareak jostera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Iparraldera joaten zen sareak jostera. Deitu egiten zieten, eta taxian joaten ziren lau lagun. Askoz gehiago ordaintzen zuten. Hendaiara batelean joaten ziren. Han ez zegoen itsasontzi asko. Hango saregileak edadetuak ziren. Gaur egungo kontuak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 30a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: HON-050/014
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
-Frantzira juaten nitzen sari konpontzera.
-A bai?
-Bai, bai, bai, bai.
-Hendaiara?
-Hendaira ta San Juan de Luzera, fabrikara faten giñen.
-Fabrika han izaten zen?
-Bai. San Juan de Luzen bai. Han saltzen zittuzten piezak eta ordun juaten zien hemendikan hara piezak erostera.
-Eta lanera ere bai?
-Gu faten giñen. Bai.
-Hango sariak jostera?
-Lan asko zutenian itten ziuten deittu. Ta hara joaten giñen. Taxis bat jartzen ziguten hemen ta faten giñen lau lagun hara, jositzera.
-Hemen baiño gehio pagatzen zuten?
-Bai, askoz, honbre! Asko gehiago! Deseatzen handik deitzeko! Biñon, hemen lana bazigun ez zigun posible fatia hara.
-Klaro…
-Mixi in bihar zigun hemengua josi.
-Ta hango… Zer zen, fabrika baten?
-Bai. Ta gero, […], Hendaian zen zera haundi bat, xaia haundi bat berriya in zuten, eta hara juaten giñen Hendaira. Batelian juaten giñen, e! Hendaira batelian faten giñen, biñon San Juan de Luzera kotxian faten giñen.
-Eta zenbat barkutako sariak o ze izaten zian?
-Han, han barko asko-asko ez ziren. Biño […], deitzen zigunian, pues, nola gehiago irabazten zigun, denak konten fateko hara.
-Ta han ez zegon rederarik?
-Bai, baziren, bai, baziren, baziren. Bai.
-Bertakuak baziren?
-Bai, baziren, bai, edadezkuak, gaiñera. Gaztiak ez ziren orduan. Gutxi.
-Ez zuten jarraitu gero gaztiak lan horretan?
-Ez, ez, ez, ez.
-Hemen, berriz, bai.
-Hemen bai. Hemen bai. Nere illoba bat, ez dakit zenbat urte, berrogei urte? Ez. Hogeita hamabi-hamalau urte izango dittu. Bestiak berrogei urte. Bestia, hura, [zeharo] txintxuagua da. Oso abilla atera da. Bai. Gure Mari Jose saria armatzen-ta hor ibiltzen da hori.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!