Sardinak saltzen, Irunen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Motor txikiek sardina ekartzen zuten. Arraina merke saltzen zuten. Amak, eta ahizpa biek ere bai. Kiloka edo dozenaka saltzen zuten, Irunen. Pisua ere eramaten zuten, otarre batean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 30a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: HON-050/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Itsasoa » Lehorreko lanak
Transkripzioa
-Ta orduan zure attan garaian, batelian ibiltzen zenian, esan dezu txardiñak ere…
-Motor ttikiyak, beste barkuak, ekartzen zuten txardiñak, ta gero nere atta hasi zen beste barko batian, ta hura’re etortzen zen, txardiña ekartzen zuten, biño merke itten zuten. Ordun biziya zera zen, biño arabeharan’e arraia merkiyo itten zuen.
-Txardiña saltzen ibiltzen zen zure ama?
-Bai. Irunera juaten zen.
-Ta nola, badakizu ze preziotan saltzen zuten?
-Ai… Hori bai ez dakitela! Ni’re juanketu naiz nere ahizpakin Irunera. Itten zuten repartittu arraia, gizon bakotxik hainbeste, ta hura nola ez zigun posible itxian, jan ingo zigun biño ez zigun sosik gero, ta juaten giñen Irunera saltzera gero diru harekin ogiyak eta gauzak erosteko etxeko.
-Ta dozenaka saltzen zenuten?
-O bestela kiloka.
-A, kiloka.
-Dozenaka, o bestela, kiloka.
-Eta platera ez? Txardiña platera hainbestian ez?
-Ez, ez, ez, ez.
-Zuek beti dozenaka edo…
-Dozenaka edo bestela kiloka-edo, libra bat edo horrela. Uan hor aurreko aldian saltzen ttuzten bezela. Antxuak. Ez duzu behin’e ikusi hor?
-Bai.
-Ta zuek pisua eramaten zenuten?
-Baita’re, bai.
-Zuekin?
-Bai. Otarre batian, pisua, o bestela, mas bien, pues dozenaka.
-Dozenaka errexagua…
-Erraxagua dozenaka.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!