Hondarribia (Gipuzkoa)

Benta zaharra; lixa arraina lehortzen

Benta zaharra; lixa arraina lehortzen <p>Madalena kalean jaioa. Benta zaharra zen lehen etxea. Xegunda Bentakua deitzen zioten amari. Ura bertaraino iristen zen lehen, eta arraina bertan saltzen zuten. Ama bertakoa zen, eta aita ere portuarra, arrantzalea. Amak arraina saltzen zuen Hendaian. Lixa arraina lehortzen zuten. "Polayuak".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Madalena kalean jaioa. Benta zaharra zen lehen etxea. Xegunda Bentakua deitzen zioten amari. Ura bertaraino iristen zen lehen, eta arraina bertan saltzen zuten. Ama bertakoa zen, eta aita ere portuarra, arrantzalea. Amak arraina saltzen zuen Hendaian. Lixa arraina lehortzen zuten. "Polayuak".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta non jaio ziñen?
-Hemen bertan. “Calle Madalena, número dos, primero”.
-Etxe honek badu izenik?
-Ez. Ez. A, bueno, hau zan lehenago benta zaharra. Nire amari deitzen zioten Xegunda bentakua. Hemen zen lehenago benta, arraia ta eitten zuten hemen. Ura zen hona, ixkin hortainoko. Ta etortzen zien arraiyakin gero honara. Ta hau zen, zera, benta bat arraia saltzen zen tokiya.
-Bai, e! Ura…
-Honaiño etortzen zen, bai, bai.
-Ta zure ama hemen jaiua zen?
-Bai, bai, bai.
-Eta…
-Atta ez, miñon ama bai.
-Ta atta nungua zen?
-Atta Hondarbikua zen biño ez dakit non jaiyua den.
-Portuarra?
-Bai, portuarra, bai.
-Ta zertara dedikatzen zen zure atta?
-Itsasuan, [arraigintzan].
-Arrantzalia?
-Bai.
-Eta ama?
-Ama, pues, arraia saltzen eta arraia garbitzen ta horrela. Ta juaten ziren Hendaira’re bai arraia saltzera, biyek, goiko andria ta bera, arraia saltzera. Ta gero, denbua zutenian, pues lixak-eta garbitzen.
-Ta kontaidazu, lixa ze arrai da?
-Da arrai haundi bat, arrai haundi bat. Eta harreri eitten zioten tripak ibaki ta gero itten ziotena zen azala kendu. Ta azal hori eitten zuten gorde. Ta ere bai, mamiyak ez zuen asko baliyo zertikan mamiya ez zen horren ona izaten, biñon orduan badakizu, mixeriyakin ta, jaten zigun. Baiño axalak itten zittuten, bialtzen zuten zeakin, zerak, uan nola esan duzu Juaniton ama, horrek itten zuen askoz, baldin bazien beste andriak ere eitten zutena, ta horrek eitten zuen bidali leku batera ta dirua ematen zioten gero haien axalangatikan.
-Ta axalakin ze iten zen?
-Axalakin, zera hori, nola esan dizut lehenago…
-Lija?
-Lija […] itten zuten.
-Lija papera?
-Ba, bai. Bai, hori esaten zuten orduan, e! Lixan azalakin eitten zutela. Lixan azalakin.
-Ta arrai hori nun…
-Ta kolayuak! Kolayuak, kolayuak zien ttikiyaguak. Biño kolayua zen jateko ona. Ta haren azala bota eitten zuten. Ez zuen baliyo, ze, ez zien, holaku ttikiyak zien kolayuak. Biño beste lixak zien pues honela, haundiyoguak.
-Ta lixa nun harrapatzen zuten ba?
-Ba itsasuan, bai, bai, bai, bai.
-Baiño urruti ala inguruan?
-Ez, ez, ez, ez. Hurbillian. Batelakin juaten ziren. Uan barkuk bezela, makinakin, ez, ez. Arraunian juaten ziren itsasora ta hori harrapatzen zutenian, ba hori ekartzen zuten. Ordun arrai gutxio ekartzen baizuten.
-Ta lixa ze koloretako arraia zen? Illuna?
-Bai. Illuna, illuna, azal illuna. Bai.
-Azal illuna…
-Uan nola harrapatu dute zerian, Zarautzen nola harrapatu dute? “Txakalote” zera hori, horrelako kolori hori.
-Ta zer, nun, nola jartzen zuten zintzillik?
-Zintzillikan hor, bihian, gero ikusiko duzu foto zerian, zera bat jartzen zuten ta arraiari itten zioten, o axalari eitten zioten, honelako makillat, attak-eta eitten zittuzten aproposak, kanibelak ekarri, ta kanibelakin eitten zuten sartu alde batetik bestera, ta itten ziren zabal-zabalik geldittu. Aixago sekatzeko.
-Orduan, kañabelekin…
-Bai, bai, zintzillik jartzen zuten sekatzeko. Ta gero, sekatzen zienian, eitten zuten eman Maritxuna, hark itten zuen saldu gizon bateri.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia