Tuku-tukutarrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-048-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Madre de Guadalupe ontzian hasi zen itsasoan. Aitarena-eta zen; hamabi ziren sozioak. Familiako flota. Zimarroitan 1961 inguruan hasi ziren, biberoarekin. Gaur egungo kontuak. Lehenengo ontziak. Txalupak. Gasoilezko motorra zuten, eta "tuku-tuku" egiten zuen; "tukutukutarrak".
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:03:07
- Erref: HON-048/004
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Atuna , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Flota
Transkripzioa
-Seme bat ibiltzen da, Eugenio, barko batian, ta beste bi ibiltzen die beste bi… Lehengusuak, beste bi, hiru barko die. Txapazkuak. Barku ederrak. Bat Tuku-tuku, bestia Bella Mar, ta bestia, berriz, Ama Guadalupekua. Hiru barku hor ibiltzen die uain, uain gauza danak aldatu die ta! Gure denboran barkuak, uaindik barku ederrak zittuzten, ederrak! Nik barkua ontziyakeri deitzen diot, e! Barkua. Ta barkuak ederrak, txapazkuak denak, biño, arraia…
-Arraia falta?
-Arraia bada. Zimarroia. Gu […] defendittu gera, Hondarbitarrak, defendittu gera, gue denbo guziyan zimarroitan. Zimarroia. Ondo. Kostan ez zen inor ibiltzen zimarroitan. Ez Bermeotarrak… Hegaluxetan. Xardiyakin ta gauzakin ta. Ta hemen hasi zien, biberukin, lehelengo Frantsesak, San Juan de Luzkuak biberukin, kañiberari helduta. Ta geo, geo kostan iñor ez zen ibiltzen. Geo gu hasi giñen, hondarbitarrak, el año 61 o hola.
-Zimarroitan.
-Bai. Ta barkuan arraia harrapatzen zen, ta uain bada arraia, biño, ez dizute utzitzen harrapatzen. Uain badakizu, uain kupua jarri dute. Kupua bihar da, biño kupo ttikiya dute. Aurten 10.000 kilo, barko bakotxak. Ta 10.000 kilo ez da ezer ere. Asko die kupua iñak, uaintxe […] ai die. Sasoi baten. Hegaluxerik ez delako. Urruti gañea dago, pizarra hura dago urrutiyan. Berrogeita hamarrian ta hamalau de longitud, itsasuan, goian. Ta gasoila garesti ta motorrak haundiyak eta… Urte kazkarra dute. Aurtengo [gaztiak eta] urte kazkarra. Bestela, gu bizittu gera. Itsasuak eman du ta bazun, arraiak baliyo zuen.
-Lehenoko barkuak nolakuan ziran?
-Lehenengo barkuak zien egurrezkuak, lehelen-lehelengo barkuak hasi zien txalupak. Txalupak. Abantian-ta belakin-ta. Ta geo hasi zien motorra gasoilezkuak. Ta gasoilezko motorrak, dieselak die gasoila, kosta guziyan izango da lehelengo motorra gue attak-eta in zuten. Hogeita bost zaldiko motor bat. Alemana motorra, e! Alemana: Otto Deutz. Alemana. Armadoria zen lehorrekua. Karnizero bat. Lehelengo motorra. Ta motorrak iten zuen tupatupatu- tupatupatu, tupatupatu… motorrak, lehen zien baforiak, iten zien ikatzakin-ta, baforiak! Baño baforiak kalderakin-ta zera in zenian, gasoilezkua, lehelengua, hogeita bost zaldikua, iten zuen motorrak tuku-tuku, tuku-tuku… Ta deitzen zioten “tuku-tuku”. Ta azkeneako guk motia dugu tuku-tukutarrak. Tuku-tuku. Ta barko berriya in diu uain dela hiru urte ta indiu tuku-tuku izena, eman izena. Ya herriyan deitzen digute tuku-tukutarrak. Denak bere motia: bixartarrak, hola dute… Guk dugu tuku-tukutarrak. Barkuak iten zulako tuku-tuku, tuku-tuku… Gasoilezko lehelengo barkua, hogeita bostekua. Barko ttikiyak, e! Sare ttiki batekin, ta hemen denak ibiltzen giñen, egunez atera ta hor ta… Biño, arrai pixkat ekartzen zenun ta hola bizi, hola bizitu gera, pixkan-pixkan-pixkan… pixkortu gera! […] Geo barkua ein, haundixio ein, beti haundixio iten fan gera, uain txapazkoak, nik 61 urtekin lajatu nun semiari, ta itsasuan martxa bazen, arraia harrapatzen genun ta saltzen zen arraia ondo, e, ordun…
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!