Hondarribia (Gipuzkoa)

Gerra garaian, Donibane Lohizunera

Gerra garaian, Donibane Lohizunera <p>Ama portukoa zen, arrantzaleen alaba. Gerra denboran, Donibane Lohizunera joan ziren; hantxe jaio zen arreba. Nolatan joan ziren hara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-048-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama portukoa zen, arrantzaleen alaba. Gerra denboran, Donibane Lohizunera joan ziren; hantxe jaio zen arreba. Nolatan joan ziren hara.

Transkripzioa

-Zure ama nungua zen?
-Hondarbitarra, portukua, Brigida Emazabel, arrantzale alaba. Ta gero gerra denbuan fan giñen Frantzira. Arreba Maria Angeles Frantziyan jayua da. Bi urtekin, zera, ni bi urtetan fan nintzan Frantzira. Gerra zen, ta osaba bat banun Frantziyan, attan anai bat, ta haren itxera fan giñen, San Juan de Luzera. Ta hantxet egondu giñen, herritar asko juan zien hemendikan horrara, Hendaiara, ta gerra zela Irunen ta hemen’de gerra ta hau ta hori ta hura, ta gu han egondu giñen bi urtian edo, San Juan de Luzen. Izeba baten itxian. Izeba zen bentakua, katekua, izeba, ta osaba bat, ez serbiziora jutetikan Afrikara, orduan [serbizioa Afrikan], hara ez jutetik fan zen desertora Frantzira. Ta nola arratzalia zen, pues, han, hango jendiakin arrantzan-ta hasi zen, ta hatxe zea in zen.
-Ta hantxe geratu zen…
-Bai.
-Osaba hori…
-Geo etorri zen honea, gero gerra bukatu zenian ta hemengo paperak ondo zea in zenin ta aitak maite haundiya zun ta ekarri zun ta etorri zen osaba honea. Ta Hodarribian bizittu zen, ta hil, Hondarribian hil zen.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia