Paretan zuloa, paketeak gordetzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean tranpak zituzten eginda paketeak gordetzeko. Zuloa (tunel bat) armairu batekin estaltzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: HON-046/035
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
Etxian bagenittun egiñak tranpa batzuek. Tranpa batzuk baziren egiñak. Gure etxian bazen sarrera bat kamiyotik, egiña tetxo bat “de hormigón”, ta gero eskaillerak, hola, gotti. Ta bajuan leku bat zen, “uno veinte” o hola altura, ta zabalera “uno cincuenta” o hola. Pues hoiek zien bi aldiak itxita denak, eta gero eskaillera hola itten duen lekuan, han topia’re zen itxita, biño zen lajatuta erdi-erdiyan bire bat, “sesenta” o hola zabal, ta “uno cincuenta” o hola alto. Ta han jartzen genuena armario bat. Armario bat bere atiakin ta estanteriekin ta dena. Hola, zera batzuk jarri, gantxo batzuek, ta han hartu eta ttak, zintzillik gelditzen zen. Ta armario barrenen baziren botilla hutsak, eta betiak ere bai, botil zaharrak, ardua o pitarra o sagardua o hola, ta armaio hura, tira ta ez da atetzen. Ein bihar duzu altxa gotti ta gero atera. Ta hara joan ta atia ireki, ta ikusten duzu armaiua han dala, ta ematen du han, hura bakarra dala, biñon gero altxatzen baduzu gora ta kentzen baduzu armaio hau, barrenen du tunel bat bastante luzia. Igual daude sei metro luze, lau metro, bost metro. Ta genero heldu denian, iten zen kendu armaiua, ta ekarri ahala ra, ra, ra, sartu […]. Ta gero ipiñi atia, hori, armiua, ra, ta itxitzen du “el hueco”. Dena ikusten da, buelta guztin, pareta.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!