Hondarribia (Gipuzkoa)

Irun sutan ikusi zuen, etxetik

Irun sutan ikusi zuen, etxetik <p>Bost urte egin zituen La Sallen, gerra ondoan. Irun kiskalita zegoen. Etxetik ikusten zuten sua. Berria egin zuten dena. Tranbiak geratu egin ziren. Amuteko zubia bota egin zuten, dinamitaz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost urte egin zituen La Sallen, gerra ondoan. Irun kiskalita zegoen. Etxetik ikusten zuten sua. Berria egin zuten dena. Tranbiak geratu egin ziren. Amuteko zubia bota egin zuten, dinamitaz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bost urte ein nittuen nik La Sallen. Pixka bat gerotxo hasiko nitzen La Sallen. Pixka bat gerotxo. Biñon Irun dena zan kiskaldua, orduan. “Paseo Colón” ez zan etxe bat tente. Gorriyak, martxan, ein zuten itxe deneki sua eman. Nik ikusi dut “Paseo Colón” dena sutan. Dena. Buru batetik bestera arte, dena. Dena kiskaldu zen. Dena.
-Zuk ikusi zenun hori?
-Bai. Gabaz. Gabaz, gure itxetik, beiratu Irun aldea ta bua! Dana sutan, egunetan eon zan, etxe danak erre zien ta erori zien, betti. Gero dena in zen berriya berriz.
-Ta juan ziñen ikustera? Nola zeon eroria?
-Ez. Ez. Keba. Ez giñen, ezin leiken joan, zergatik tranbiak, baziren, biñon ez zuten funtzionatzen, zertik ziren postiak, argitako postiak denak botata. Amuten da zubiya, pasatzeko erriyua, ta hori, zubi horri’re in zioten sartu dinamita ta dena bolatu in zuten. Endarlatzako zubiya’re, ein zuten dena sartu dinamita ta dena bolatu, kendu ya, apurtu in zuten, dena txikitu. Zubi denak ziren ausita, denak.
-Ordun ezin zen fan, hara.
-Ezin zen. Ez kotxetan, ta ez zen ezer, juteko. Kotxeik ez zien ibiltzen.
-Orduan pasako zen denbora zu La Sallera fan aurretik edo hori dena arreglatu bitarte…
-Bai. Bai, klaro in zuten zubiya segituan, pasua, tranbiak hasi ziren martxan, ta orduan ni juan nintzen Irunera, La Sallera. Ta juten nitzan eunero tranbian. Baiño berandutxuo.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia