Baserriak berritzen, aitarekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Duela 50 urtetik du batela, arrantzara joateko. Aitak ere izan zuen, baina ez beti; kontratista zen, etxeak eta obrak egiten zituen Irunen eta Hondarribian. Lehengo teilatuak nolakoak ziren. Sukalde asko berritu zituzten, su baxua zutenak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: HON-046/005
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Arrantza-orokorra , Lanbideak » Etxeginak
Transkripzioa
-… erriyuan ibiltzen zela beti jendia…
- Ni bai. Asko. Asko. Ni, gustatu nau, badut nik barko bat, faten naiz uain ere, arrantzara, uain gutxi, baiño leheno igandetan beti. Hartu xixaria eta bakar-bakarrik itsasora juaten nintzen, igual ordu erdi bat kanpora, han eoten nitzan bakar-bakar- bakar-bakarrik, itsasuan. Arrantzan. Ta hartzen nuen beti.
-Batela beti euki izan dezue?
-Uain dala berrogeita hamar urte o hola hasi nintzen ni batelakin. Lehenotik juten nitzen, lehorretik, biñon gero, uain dela berrogeita hamar urte, o gehixo, berrogeita hamabost urte o hola, gu erosi genun batel bat eta harekin joaten nintzen. Batelari jarri nion fueraborda bat, motorra, japones bat, hamar zaldikua, ta harekin juten nintzen, puf!
-Orduan zure attak ez zun batelik?
-Euki zuen. Biñon ez zuen. Zertik nere atta zen, esan dizut, kontratista, ta zittun beste problema asko, ta lanak, eta zea, gauzak, eta…
-Nun iten zun lana?
-Irun ta Hondarbiyan. Biño gehiago Hondarbiyan. Beti, iya, Hondarbiyan. Irunen’e bai. Biño normalmente Hondarrabiyan.
-Etxiak iten?
-Bai. Eitten zuen etxiak ere bai. Ta geo reforma, milla reforma, zertik orduan baserritan ez zen tetxorik, aleik’e. Gotti beittu ta ikusten zan “los solivos de madera”. Berrogeita hamar zentimetrotik distantziara. Eta gaiñian tarima, egurra. Ta ez zen, hori ez zen tapatua, iñun ere. Dena bistan. Asike gaiñian jendia ibiltzen bazen eitten zan erori zikiña ta dena. Tablak ez ziren matxinbratuak, ziren hola, tope josita, ta hor tartetik itten zen zikiña erori betti. Kuartora’re bai. Solibak dire hola diferente, trabeska, ta gero gaiñian tabla josiya. Besteik ezer ez. Gero, gero hasi giñen gu eiten, tetxuk eiten, listoiak josi soliba hoiekeri, listoiak, hola, listoi mehe batzuek, ta gero ieltsua eman, azpitik. Ta lajatzen genun tetxuk hola, liso-liso-liso. Milla baseritan. Ta ez zuten sukalderik ere ez. Sua itten zuten lurrian.
-Su bajua?
-Bai. Hemengo baserritan, klaro, guk jarri genittuen baserri pilla batian, sukaldiak. Sukalde, guk esaten genun “cocina económica”.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!