Hondarribia (Gipuzkoa)

Legatza, berdela eta txipiroiak

Legatza, berdela eta txipiroiak <p>Negu partean legatza eta arrosela harrapatzen zuten, krabak, dontzeilak... Lehen berdela aparejuarekin harrapatzen zuten, ez sarearekin. Txipiroitarako zaldiaren buztaneko ilea erabiltzen zen. Amugileak. Berunak nola egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-037-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Negu partean legatza eta arrosela harrapatzen zuten, krabak, dontzeilak... Lehen berdela aparejuarekin harrapatzen zuten, ez sarearekin. Txipiroitarako zaldiaren buztaneko ilea erabiltzen zen. Amugileak. Berunak nola egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta neguan ze ibiltzen zian, legatza harrapatzen, negu partian?
-E?
-Negu partian legatza?
-Leatza, bai.
-Leatza…
-Leatza ta arrosela. Gero atzamaten zien beste gauz, krabak ere bai atzamaten ziren asko, dontzellak, erregiñak, txitxarruak, berdelak, zerakin, erramintakin, sariakin ez. Uain, gero hasi zien sariakin berdelak-eta atzamaten. Lehenotik, zerakin, erramientakin.
-Aparejua?
-Aparejua, erramientakin, atzamaten zuten berdelak eta gauzak.
-Ta aparejua nolakua zen?
-Pita. Pita izena zuen. Pita mehe bat izaten zen, xuri bat, xuriya, ta gero, bestia, berriz, txipiroitako zen zaldiyan buztanan illia. Eitten zuten eskuakin erramienta, zaldiyan buztanakin, ta zaldiyan lepoko illiakin, ba itten zuten erramienta.
-Eta amua?
-Amua, ba, amua izaten zen amu-illiak. Bi, Hondaribin baziren bi amu-ille, amuak eitten zutenak.
-Izenekin gogoratzen zea, nola zuten izena, amugilleak?
-Batek Xebero ta besteak…uain…gue pariantia zen. Uan ez naiz oroituko. Batek Xeberio izena zuen. Haiek eitten zuten amua.
-Ta nola iten zuten? Urtu?
-Ez, ez, ez, ez! Eskuz itten zuten.
-Eskuz…
-Ezkuz eitten zuten, amuak.
-Eta ez zuten erabiltzen molde bat, eta hara beruna urtu ta…
-No. Hura, hori itten zuten txipiroia atzamatekua. Txipiroia atzamateko berunakin.
-Berunakin.
-Bai. Berunakin eitten zen moldia. Gero jartzen zen muturrian orratzak. Muturrian orratzak.
-Hori txipiroitako.
-Hori txipiroiantzat.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia