Hondarribia (Gipuzkoa)

Guarda lanetan frontoian

Guarda lanetan frontoian <p>Etxean geratu zen lanean gero. Lorezain hasi zen, eta frontoiko guarda gero, 50 bat urterekin. Frontoiko ordutegia. Ireki-itxi, garbitu... Erretiroa hartu arte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean geratu zen lanean gero. Lorezain hasi zen, eta frontoiko guarda gero, 50 bat urterekin. Frontoiko ordutegia. Ireki-itxi, garbitu... Erretiroa hartu arte.

Transkripzioa

-Ta gero itxian geldittu nitzenian, itxian geldittu nitzenian, attak, behin soldauska in, behiak eta hau, etorri zien, hau, itxia in zuten saldu, itxia saldu, eta erosi gendun, eondu giñan hamar urtian, ez hara ta ez honarako, gero esan ziaten ia nahi nun geldittu hemen jardinetakotz, bale, ta gero frontoian ia geldittu nahi nun guarda, o horko lanak eitteko, eta bale. Eta ordun geo geldittu nitzen biyekin, gero jardinak lajatu nittuen, frontoia jubilatu nitzen, eta nere mutur honekin, “aquí sigo”.
-Zein zen frontoiko guardan lana?
-Guardan lana? Guardan lana, hor goizez zortittan hasi ta arratseko hamarrak arte irekiya zen, ta bi lagun bihar zuten egon. Ta batek bazuen ofizinako lanak, hura “como oficinista, y yo como peón, pues tenías que tragar ahí”.Ta hori. Ta bertan nola bizi nitzen, pues hemendik konpontzen giñen. Ireki, itxi, garbitasuna ein bihar baida, ze jende den, nola den, zaindu!
-Jende asko ibiltzen zen frontoian?
-Bai, bai. Joe! Balonmano, baloncesto, eta deporte guziyak. Eskolako umiak, eta denak. Eun guziya…
-Ze urtetan hasi ziñen guarda lanak iten hor?
-Ze irtetan hasi nitzen? Jode, pues hori, “cincuenta años ya tendría yo. Sí. Sí.” Bai, bai. Berrogeita hamar urte izango nitun nik hasi nitzenian. Bai. Ta gaiñera, esan ziaten, gaiñera, gero hor sartu nitzenian, ez dutela posible neri hor jartutzia horko lanak eitteko, zergatik nitzen ya bastante aurreratua ta seguruk eta gauzak, seguruk eta gauzak, asko pagatu bihar ziela, “era viejo, y que no se podía, tal”, eta orduan esan niyon nik: “Ez. Ni seguruak eta gauzak pagatzen ttut”. “A, bai? Bale”. Orduan. Hola geldittu nitzen. Jubilatu arte. Ta hogeita bat urte badire jubilaturikan.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia