Hondarribia (Gipuzkoa)

Frontoi zaharrean pilotan

Frontoi zaharrean pilotan <p>Atano III. ikusi zuenekoa; hiru pilotariren kontra partida jokatu eta irabazi zuen. Pilotarien izenak. Frontoi zaharrean ibiltzen ziren pilotan, mutikotan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-021-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Atano III. ikusi zuenekoa; hiru pilotariren kontra partida jokatu eta irabazi zuen. Pilotarien izenak. Frontoi zaharrean ibiltzen ziren pilotan, mutikotan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ari ziñen esaten Atano hirugarrena…
-A, hori, hori ikusi dutela frontoi hortan… Bo, frontoi zaharra zen.
-Hirun kontra…
-Hirun kontra irabazi zuen orduan.
-Ta zer zien, hiru hoiek herrikuak?
-Bat ez, bat Nafarrotik etorriya zen, izena ere badakit harena: Gaztelurrutia. Gaztelurrutia. Ta beste bat Hondarribikua zen, Ventura. Eta bestia ez dakit Zoilo ez ote zan. Seguru ez dakit biño uste dut Zoilo. Bi Hondarribikuk zien ta bat Nafarra. Biño Nafarra bastante ona zen e!, Atzelari ona zen e! Ta ba... Harek hiru jartzen zien, bat iskin batian, bestia erdian ta bestia atzian; bat zokuan, zabalian, ta atzian. Pero nada…Eiten zun tanto nahi zun tokian. Ta geo, hola, jaitan ta etortzen zien. Ta geo gu han aritzen giñen /aitzen giñen/, mutil koskorrak, beste afizioik ez, ordun ez zegon futbolik, ez ginen aritzen ordun futbolian; neri ez zin gustatzen futbola. Ez zin gustatzen zertik futbolian egur asko ematen da elkarreri ta…
-Ta pelotan zu ondo moldatzen ziñen?
-Bueno, lagun artian bai biñon geo denborakin, hamasei urte arte ya, ikusi nuen pues hortatik ez nuela /enula/ deus’e itekorik, ez? Zertik hor dotiek behar die, lehenbixiko gauza behar da ya gorputza ta golpia, ta dena behar da.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia