Hondarribia (Gipuzkoa)

Perretxiko bila joateko ohitura

Perretxiko bila joateko ohitura <p>Perretxiko bila joateko ohitura bazuen umetan. Onddo beltzak eta zuriak, gibelurdinak, ziza horiak... ekartzen zituzten. Itxura onena zeukaten perretxikoak saldu egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Perretxiko bila joateko ohitura bazuen umetan. Onddo beltzak eta zuriak, gibelurdinak, ziza horiak... ekartzen zituzten. Itxura onena zeukaten perretxikoak saldu egiten zituzten.

Transkripzioa

-Eta perretxikotara juten ziñen zu?
-Bai, bai, bai. Hemen atetzen zien perretxikuak hemen, ohian, uain golfa den oihan hotan. Bua, gue ama, ni amakin, ni mutil koxkorra, amakin, xestua beteta ekartzen genun. Bai, bai.
-Ta ze ekartzen zenuten, onddoa?
-Ondduak, ondduak, bai.
-Onddo beltzak?
-Onddua beltza, hemen, […]. Ta geo, gaztaiñetan, onddo txuria. Baiño hemen, haritza hotan, onddu beltza. Bai.
-Eta beste perretxikorik hartzen zenuten?
-Bai. Gibelurdiña, bakizu zer den? Ta xixa, hori batzuk izaten dia, hoik’e bai. Uain’e ni faten banaiz hoiek hartzen dittut /hartzeittut/, nik, uain, juan ezkero. Bakarrik hanka dut gaizki, ta bestela, badut’e! gaur afiziyua’e!. Bai.
-Ta zer, hori gero saltzeko izaten zen ala etxerako?
-Bueno, ba itxerako ere bai, itxian’e jaten genun, ta saltzeko ere bai, biño, hola, pixkat itxura txarrekuak baldin bazian, haiek itxian jan, ta polittak baldin bazien, hola, haik saldu, dirua bihar zen ta!
-Tortillan jateko ala bestela, bakarrik?
-Baita, ez tortillan asko; rebueltuan’e bai, rebueltuan asko, bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia