Hondarribia (Gipuzkoa)

Atuna nola harrapatzen zen

Atuna nola harrapatzen zen <p>Atunetarako arto-malutak erabiltzen ziren. Arto-malutak nola prestatzen ziren arrantzarako. Atuna harrapatutakoan puntila sartuta hil egin behar izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Atunetarako arto-malutak erabiltzen ziren. Arto-malutak nola prestatzen ziren arrantzarako. Atuna harrapatutakoan puntila sartuta hil egin behar izaten zen.

Transkripzioa

… urtiak etorri zien, ta hara, uain’e urtiak etorko’ttie, ez dakit zenbat urte den. Urte asko da. Uain [amajiñetan]. Atunatara faten garen, sardiakin. Zera, txurikiña ez dakizu zein den? Artuan hojak, barrengua onena, harekin eitten genun malutiak. [Orratxa] batekin, [orratxa] bat jartu zerakin, jostorratzakin, eta tra, tra, tra, tra malutiak hartan itten nugun. Ttaka, ttaka, taka, taka, ta… hala itten nugun ta hala atzamaten nugun atuna. Batzutan hamar, bestetan bost, ta segun nola zen, biñon, arrai asko zen. Arraia asko.
-Eta gaiñera hurbil izango zen?
-Bai, hemen, gaiñian, hemendik bost bat minutura o zerbait hola. Eta arrai asko zen. Ta gero, denboraliak jotzen zunian, atuna jakin asko dela, eta ekusten tuzun, urian, axal-axaletik martxan: Aaaaaa!... Dios! Aaaaa! E! Hor duk! [Ez faki!] Horreri! Ta handik pixkatera… Fuuua! Hartzen zuten malotia, atun haundiya, bi lagun itxekita, tira ta tira ta tira. Hartzen nugun, ta krokakin jo, eta gero mataderiyan nola den puntil, puntil bat?
-Bai.
-Horrek du hemen, zera badu, muiñak! Txuri-txuriya. Handik sartu. Trrrrrr! Ta hiltzen da.
-Orduan, hil egiten ziren?
-Bai.
-Jaso, ta hil.
-Bai. Hola, eta gero, pues hortan hasi garen, hasi garen, hasi garen…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia