Luis Iriazabal Oronoz

Hondarribia (Gipuzkoa) (1926)

Biografia

San Pedro kalean jaioa, guraso biak portuarrak zituen. Aita arrantzalea zen, fogoneroa. Bederatzi senide ziren. Portuko eskolan ibili zen, eta gero Arma plazan. 14 urterekin hasi zen arrantzan, eta motorista ibili da batez ere. Soldaduska Juan Sebastian Elkano eskola-ontzian egin zuen, munduari bira emanaz. San Pedro kalera ezkondu zen, bertako emakume batekin. Bigarren aldiz ezkondu zen gerora. Itsasontziei buruzko hainbat azalpen eman zituen.

Zintak

KodeaDataProiektua
HON-054 2011 Euskal Herriko Ahotsak
HON-055 2011 Euskal Herriko Ahotsak
HON-057 2011 Euskal Herriko Ahotsak
HON-058 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoak portuarrak Bideoaren ikonoa
2 Pobre bizi zen arrantzalea: harrapatutakoa ezin saldu Bideoaren ikonoa
3 Arraina kubierta gainean, eta lo kuluxka ere bai Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Baporeak eta kalderen arriskua Bideoaren ikonoa
5 Hondarribiko ontziola Bideoaren ikonoa
6 Lehenbiziko motor txikiak; arrankatzeko moduak Bideoaren ikonoa
7 Baporeetako ikatza; fogoneroaren lana Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Motoristaren lana eta buruhausteak Bideoaren ikonoa
9 Kordelarekin eta konpasarekin Bideoaren ikonoa
10 Etxekoekin komunikatu ezinik Bideoaren ikonoa
11 Itsasontzi kopurua gora, legatzetan hasi zirenean Bideoaren ikonoa
12 Mugaz bestaldeko arrantzaileekin gaizki Bideoaren ikonoa
13 Gerra etortzean, ihesi bestaldera Bideoaren ikonoa
14 Frantziako gobernuaren indarra Bideoaren ikonoa
15 Lehengo eta oraingo ontziak Bideoaren ikonoa
16 Arraina sarearekin nola harrapatu; berunak Bideoaren ikonoa
17 Arraina begiz ikusten Bideoaren ikonoa
18 Antxoatan, ardoran; argiarekin arrantzan Bideoaren ikonoa
19 Ontziko kamainak nolakoak ziren; komunik ez Bideoaren ikonoa
20 Etxean dutxarik ez lehen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia