Euskararen eta biztanleriaren inguruan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HIR-009-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Euskararen eta biztanleriaren inguruko kontuak. Euskararen egoera inguruetan.
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1994(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:09:00
- Erref: HIR-009/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Julian Arrese: Gen bezala? ona... anitz itz ya nola, zer nai duen eda nolanei, etortzen da enegana oräi, bai...
- Ikusi dut hark egin lan bat edo bertze...
- JA: Ah, enekin eo, orrek ona, an-, aniz lan egin du, bai...
- Seguru, bai-bai, eta etxe honetara lagundu nauen gizon horrek ere erran du harekin ikasi duela hemengo euskara.
- Mariana Bidart: Bai, t’erran tzue, bano? faten tzela Garraldara.
- JA: Bai, eta Aburren ere, Aburren ere ibili da ta, eta Arian, ta orrek gengo erri geienak ibili tu, bai...
- MB: Bah! orei erri gut(t)itan elekatzen da ba, gen, uskara.
- JA: Baia orei ya erran dutana, Aribe, Gareiuan ta oetan? daus e! daus e! eztokite auskarik ja ere.
- Tira, baina hauetan sostengatzen da pixka bat, ez?
- MB: Aria, Aburregaina, unoo... ta Orbaixta.
- JA: Badiä, ebek, erri gek dira, beste oek ez; frantsiaeki!... pues gor elekatzeute euskaran? baia... gazte, zarrek eta... mundu guziak.
- Orain dela guti atera zen telebisioan pilotari hori, Arretxe...
- JA: Arretxe...
- Pilotari ona da, e? gorki ona, eta euskaraz mintzatuz-eta anitz ongi...
- JA: Bai, baia, eskua douka geizki ure; orik? ona, pues... bear duna... xokatu? finalea? beste ateki? eta... ona, nik uste, aguztuko xarriko zeion eskua ongi, ona, auztua bitartio eztoke xokatu; baia Arretxe, ori berori? ona, frontonetra faten deleik? ona, oek ona... eta Retegi ta denok, oik uskaldunak dira!... ikusi tuzu, ba, nola izaten diren gero elekan ola-nola... ona, erraten dee, eleku tulegoik ona, zer ein duten partidoan ta gala? pues oek ona, uskaras izaten dia elekan, e? bai...
- Bai, eta laster egiten du, fite, e? erraztasun handiz, aisa egiten du...
- JA: Aisa, aisa...
- Eta zera ere badute, xuketan-eta egiten dute, e?
- JA: Ba, ba, bai, eta... erran dutana, orrek? ona... juergan? bere launekin ta guzia segurus e, ona... uskaras elekatzen dela, errian daude(le)ik beti, seguro, eta aitekin ta... seguro ere... bai. Baia bertze gisan ona... ona, Luzeidetik kanpo? bertze erri getan ezta uskarik orei ya, ezta... ya.
- MB: Izan tze denbora baat e, iduri ze? bajeza zela... uskeras elekatzea; maixtroek e etzute uzten aurrei... etsetan elekatzera!
- JA: Baia, maixtroak, maixtrak etortzen tzire? errieta? eta... uskara etzute nei.
- MB: Kastigatzen ziuzke uskaras elekatzen... zutela, baia nola!... (JA eta MB batera ari dira eta zail egiten da batek esaten duena bestearenetik bereiztea)
- MB: Apezak eta maestrak? gor sartuik et’iminten tzuten uskara goek; fan tzäkite eskolara? etzakie ja ere erderas, ona ekartzen beiz, ta alabak, orrek elekatzen du, ba, öngi, ta... orei, uskar-, (zuzenduz:) erdara ere bazakie, ori defendatzen tze, baia mutikoa? demonio ikusi zue, maixtrakin ta apezaekin; ez utzi...
- JA: Bai, pues, e... etzute utzi nei ona, uskeras elekatzera, e?
- Maistrak eta?
- JA: Apezak eta maixtrak.
- Maixtrak ere ez?
- JA: Ez-ez-ez-ez.
- Eta nongoa zen apeza?
- JA: Pues, apeza?...
- MB: Maextra aragonesa ze?... baia-baia.
- JA: (biloba bati) Cristian! ttatto... Ori da, ona...
- MB: Alabain semea.
- JA: Alabaen... semea, txikia...
- Badaki euskaraz?
- JA: Badaki, bai... bai.
- Eta non ikasi du?
- JA: Pues or-, ori? bea zozu, ori da alrebes; orei maixtrak etortzen dira gena? uskaldunak e igortzen tuzte...
- MB: Baia, eztia gu bekalako uskara! guekin mintza batera eta bertzeekin bertzera.
- JA: Baia? dute ona, bertze uskara... bai, baia uskara, uskara, orei dena berris ona, ona eskola.
- Ia bueltatzen den piskat, e?
- JA: Ya... ya.
- MB: Baia da, distinto auskara.
- JA: Eta, pues... gure, irur txikito, orren alabak? irurek uskara korriente, elekatzeute; onek tu, mutiko onek, zortzi urte orei, ein tu? gero... bertze nesakoak amar? eta bertzeak amabi. Oek korriente elekatzeute uskara, eta nik ona, uskaras izaten niz ere ba aueki, bai... bai, anitxetan ona, kontestatzen date erdera, batia, uskara...
- Eta orduen zuek koinatu eta koinata zarete, ezta?
- JA: Bai, bai...
- Eta biok zaudete ezkondurik? biok dituzue seme-alabak edo?
- JA: Bah, ona... nik eztut ona, semeik.
- MB: Orrek ez, semea... au, gen egon dena.
- Hemen egon dena?
- MB: Ta... alaba? gor dena (...).
- Euskaraz badakite?
- MB: Semeak eztaki, ez.
- JA: Ez, semeak eztaki, biya... alaba pa(i).
- Alabak bai, e?
- JA: Alabak gu pezala, edo geio.
- Eta nola alabak bai, ikasi, eta semeak ez?
- JA: Pues... pues alaba pa, alabak ona uskara daki... igual gu peino obeki.
- Ah, semeak ere konprenituko du, ez?
- JA: Bai, semiak ere baia, semiak ez.
- MB: Bai, konprenditu iten du dena baia... ori? akobardatui tute? ta gero etzuela erran, nekatu nei.
- JA: Bea zozu! eta... gero, alaba onek? orren alaba orrek? pues nei izan tzute erman ona, Diputaziora, uskara ona... konserbatzeko? eta, gortan öna, aitetamek ona... izan tzute.
- MB: Bai, bai, faltatu in de? jendek eskatu inen? ta...
- JA: Eta egu? egu ona ori fan baze denbora aëetan? egu pues i-, segun gizona, biziko zela baia ongi! seguro baietz!
- MB: Ongi edo beti ere.
- JA: Bai, nei izan tzute erman, bai.
- MB: Bai-bai, elekatzen tzue orrek bai, orei bezan bat.
- JA: Klaro! öri ta? Iriberrin be-, geiñe, ona, erri ontan berean ori bakarrik ze uskalduna? bertze iyor ere etze! yor e; ta... eta fan da galdus, galdus, galdus uskara? pues, ta... Eta orei? bai, orei ona... gazte anitz bada, non-te ikasi, baia... aisa ez.
- Eta orain hemengo haurrak nora joaten dira ikastera?
- JA: Pues gen, eskolan, gengo... maixtra boute.
- Ariben edo?
- JA: Ez, ez, gen, gen. Ara, etxe ortan...
- Herri honetan berean, e?
- JA: Bai, bai, etxe ortan da eskola.
- Maestra nongoa da?
- JA: Maextra...
- Hola, euskalduna e?
- MB. Euskalduna, bai, euskalduna da.
- JA: Nik uste, Elizondo... ondoko... erri goetaik ote den.
- Baina hemen, herri honetan, haur gutxi izanen da...
- JA: Pues, zazpi bakarrik...
- MB: Borz edo sei dira.
- JA: Ara, gen, ene gaztean? pues izein gine... epoka ates, igual, pues... bortzeun abitante.
- Bortzehun, e? Hiriberrin?
- JA: Bai-bai-bai-bai, y ene, etxe anitzetan, amar, amabi... etxe anitzetan tzire, je! eta orei? orei ona... nik uste, eun ta... laetanogei edo... eztait, gorr eskas; geitze, e?
- Bai? orduan berrehun eskas, e?
- JA: Berreun exkas.
- Bortzehun izan dira hemen, e?
- JA: Bai, bai, bortzeun, bortzeun izan dira; segun izan da, estadistiketan y, ona lenguetän i-, izein dela ona... zenbat abitante ona... izan dela, ene gaztean.
- Eta balleko herririk handiena zein izan da? Orbaizeta edo Abaurregaina edo...?
- JA: Ez! ori? ona eta nik uste beti ere, Orbaizeta izan da ona... anditekoa.
- Handiena?
- JA: Bai, bai, ori saurik or, Orbaizeta da geien-geien duena.
- Orain ere?
- JA: Bai, bai, eta...
- MB: Bah! oräi ezto anitz, ez orretan ere.
- JA: Ba! baia... denetan geio, ondoa Aezkoako errietan geiena Orbaixtan da, bai, ta gero izein da nik uste Garralda, segitzen tzeona or, Orbaixtari... ya.
- MB: Zerbetza zenbait edo artuko uzu?
- Oraintxe hartu dut ura; aski dut, mila esker.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!