Hernani (Gipuzkoa)

Apaizak etxera bazkaltzera

Apaizak etxera bazkaltzera Heltzekoa eta taloa, horixe izaten zuten eguneroko bazkaria. Entsalada zer zen ez zekiten, eta jai egunetan, babarrun zuria prestatzen zuen amak. San Antonio egunez eta jai egun handitan, babarrunak txorizo edo urdaiazpiko pixka batekin eta oilar zaharren bat, eta postretarako budina edo arrozesnea izan ohi zela gogoan du Migelek. Egun seinalatu horietan ogia eta ardoa ere eramaten omen zituen amak, izan ere, apaizak joaten omen zitzaizkien bazkaltzera horrelakoetan. Migelek dio sekula ez duela etxean apaizik aitzurrean ikusi, baina bazkaltzera baietz, horretara joaten zirela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HER-061-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Heltzekoa eta taloa, horixe izaten zuten eguneroko bazkaria. Entsalada zer zen ez zekiten, eta jai egunetan, babarrun zuria prestatzen zuen amak. San Antonio egunez eta jai egun handitan, babarrunak txorizo edo urdaiazpiko pixka batekin eta oilar zaharren bat, eta postretarako budina edo arrozesnea izan ohi zela gogoan du Migelek. Egun seinalatu horietan ogia eta ardoa ere eramaten omen zituen amak, izan ere, apaizak joaten omen zitzaizkien bazkaltzera horrelakoetan. Migelek dio sekula ez duela etxean apaizik aitzurrean ikusi, baina bazkaltzera baietz, horretara joaten zirela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia