Hernani (Gipuzkoa)

Logroñoko Adarraga frontoiari izena eman ziona

Logroñoko Adarraga frontoiari izena eman ziona <p>Etxean kirolari handiak izan dira. Logro&ntilde;oko Adarraga frontoiari izena eman zion osabaren biografia kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HER-038-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean kirolari handiak izan dira. Logroñoko Adarraga frontoiari izena eman zion osabaren biografia kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aizu, zuen etxia, Adarragaenea, nahiko berexiya izango zan? Edo ez? Inportantia…
- Bai, bai, bai, bai, bereziya zan, bereziya zan. Bueno, ordun, ez dakit, [...] gutxi zan. Geo, kiroletan-ta asko ibiltzen zan ta... osea, hor kirolak beti familiyan izan deu, jo, asko. Ba, hara: bat, Logroño frontoia Adarraga izena du, eta hoi ni jaio nintzan etxian jaio zan, hernaniarra. Karrera ingeniero bukatu zun ta juan zan Logroñora lanea. Ta hango nere izeba Matildekin ezkondu zan. Ta nik ez nekin! Nik uste nun Logroñokua zala. Bueno, nik uste nun Donostiakua zela, baiño ez, Hernanin jaiyua da, jaiyua zan. Eta, bueno, oain bi seme izan zuten, Javier Mari ta Matilde, ta bueno. Horrek... pelotan-ta ibiltzen zan, bueno pelotan, bizikletan ta danetan. Eta Pariseko olinpiadetan –ez dakit ze urtetan, mila ta [bederatziehun] ta hamabi, hamabigarren urtean o, uste det, bueno, gutxi gorabehera– joan zan harea. Eta ordun zan nola... kirol... olinpadetan –ez dakit ze izena dute–, exibizio bezala, baiño txapelketa egiten zan, eta txapeldun gelditu zan. E? Txapeldun gelditu zan, munduko txapeldun. Bueno. Baiño... Horrek... joan zan gero, bueno, han Logroñon, Logroñon, fundatu zun hor txirrindularien federaziyoa, Errioxakoa, eta baita ere pelotakoa. Ta oain, ba, hil zanian, egin zioten izena jarri frontoiyai, eta, han, ni ez naiz frontoi hartara jun, baiño han bere estatua bat o badauka.
- Osaba hala?
- Osaba, nere aittaren anaia.
- Lehengusuk eta […]...
- Bai, puf, pilla, bai…

Egilea(k): Nerea Isusi (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia