Manolo Adarraga Elizaran Txokolo
Hernani (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Hernaniko Kale Nagusiko 46.ean jaio zen, Adarraga-enean. Aita eta ama, biak Hernanikoak zituen. Birraitona kontrabandista omen zuen eta andregaiari ezkontzeko eskatu zionean, hark zuen ofizioa uzten ez zuen artean ez zela ezkonduko esan ondoren, gozogile izateko ikastera joan zen bere birraitona Toledora. Berak sortu zuen Hernaniko Adarraga gozotegi famatua, oraindik ere horretan diharduena. Manolok Portalez kanpoko eskolan ikasi zuen eta Biterin ere bai geroago. Batxilergoa egitera Donostiara ere joan zen eta ingeniari industriala izateko ikasketak egin zituen Madrilen. Gazte garaian familiatik zetorkion kiroletako afizioa garatu zuen eta korrika, futbolean, eta batez ere errugbian ibili zen. Ezkonduta eta bi alaba zituela, Santo Domingon lan egiteko aukera sortu zitzaion eta han bizi izan ziren denak bost urtez. Hirugarren alaba han jaio zen eta handik itzuli zirelarik, geroztik Hernanin bizi izan dira.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HER-038 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute