Hendaia (Lapurdi)

Bost ahizpak harroketara bainatzera

Bost ahizpak harroketara bainatzera <p>Aita eta ama lo zeudenean joaten ziren bost ahizpak harroketara bainatzera, baina inoiz ez hondartzara. Amarekin ere joaten ziren igandetan harroketara. </p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita eta ama lo zeudenean joaten ziren bost ahizpak harroketara bainatzera, baina inoiz ez hondartzara. Amarekin ere joaten ziren igandetan harroketara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehen ere harreman guti zinuten itsasoarekin zuek laborari etxean?
- Ez, ez, ez. Gaten giñen uda partian, aita ta amen siesta denboran gaten giñen. Ba. Sorginzilluat. Badakizu nun den?
- Ba.
- Ba. Sorginzilluat Asposberritik bide lasterrez, han izaten giñen, gaten giñen bortz ahizpak baiñatzeat. Bazen pendant haundi bat jausteko, mais jausten giñen. Han harroketan baiñatu, ta gero etxeat etorri, gero gu bazkaltzen ai giñelaik aita siestatik jeikitzen zen, belarrak edo hau ta hori ta hura. Bon, gaztiak giñen. Gaztiak giñen. Ez, ez, gaten giñen pixkat baiñatzeat, mais hondartzaat, playaat, sekulan e!
- A ez?
- Ez, ez, ez, ez.
- Harroketan?
- Harroketan, harroketaa gaten giñen. Ta ama… amakin’e bai gu ttikiyak, igande atsaldetan erematen gintuen amak zera... ta ez dakit nola jausten zen, ama nahiko lodiya zen eta ez zen baitezpada lixtua, baiñan jausten zen beti Sorginzilloat. Ba. Eta maite dut e nik uai ere... playan jende anitx atxematen dutela. Sobera jende da, sobera jende da. Eta oai´e behar balin badut itsas bazterrera gan, maite dut Haizabeat gatea. Haurrak ttikiyak nituelaik, Asposberritik gaten nintzen krakadakin eta harroketan baduzu bero baldin bada itzala, harroken itzala. Eta gero nere bi haurrek Haizabian ikasi dute igerika, hor sarrerako kanal zer hortan, mais ura zen garbiyokua, oain baiño garbiyokua zen.
- Orai…
- Bai, oai ez da garbitua edo ez da segitua edo… ez dakit nola erran.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia