Gerla bukatu zela ospatzeko besta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Besta egin zuten gerla amaitzean, meza ere ospatu zuten. Lehen aldiz utzi zien aitak gau guztia bestarako. Hendaiako plazan izan zen besta goizeko laurak arte.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2009(e)ko azaroaren 09a
- Iraupena: 0:04:03
- Erref: HEN-006/021
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Transkripzioa
- Eta gero ez dut aipatu hobena! Gerla hori dela, finitu zelaik, ze besta egin ginduen gaztiak.
- Alimalikoa?
- Alimaliko besta. Bon. Beraz, besta... bon, gerla fini zela, gerla fini zela. Ama zena, bon, eliztiarra zen, fede haundikoa zen, eta ama tanta Estefana, nere amatxi zen hasteko, eta ondoan bizi zena, bere ahizpa, eta norbait igorri zuen [...] biek ttapa-ttapa oiñez gan zien mezaat, meza baitzen, gero elizako ezkil guzian joka, eta bon, bestatzen. Eta aitak bee heiako aziendak nahi zituen harek ere bazkatu, eta erran gintuen: “Bon, guk iñen dugu orga bat luzerna. Iñen dugu orga bat luzerna eta gero libro zaizte gau guziya besta iteko”. Gau guziya lehen aldiko! Gau guziya besta genduen, e! Ez zen ordu e! Bai, hori besta iziga... ta gero Hendaiako plaza, Hendaiako plazan zen besta hori, goizeko lauak arte.
- Zoriona izan zen?
- Bai. Bai, bai, bai. Bon, nahiz bazien jendiak presoner zienak... gero hilak ere bai gerlan. Eta familiak triste... triste zienak, mais halere, gerla finitzia zen berri bat izigarria. Berri bat izigarria zen gerla finitzia. Eta, bon, ez ginuen usayik, gauaz iluneko behar zen sartu edo... beantenez hamaiketako, hamar-hamaiketako behar zen sartu. Eta… Bon. Eta bizikleta bat ginduen bortz ahizpena. Bat. Ta bat bazen gibelotik etorria. Bertzek oiñez ganak giñen eta bat etorri zen bizikletian ondotik. Bizikleta bat. Ta goizeko lautan bi gazteenak aspertuak giñen. Asper-asperrak giñen! Iñak giñen. Eta erran nion: “Bon, nik etxea gateko gogoa dut” ta “Bai, nik’e bai”. Goizeko lauak, eta “Bon, hartuko dugu bizikleta, errain dioten bertze ahizperi eta hartuko dugu bizikleta”. Eta errain giñoten bertze ahizperi: “Bon, hartzen dugu bizikleta ta ez gue billa ibilli, gu etxeat gaikike”. Eta bizikleta hartu gintuen ta gue bizikleta xumeak ez zuen porte-bagageik, ta bi bagiñen: bat pedaletan xutik ta bertzia zelan. Hendaiatik-eta etorri giñen, Hendaiatik Asposberriat! Eta ogian sartu ordu ai, ai, ai... aita jeiki zen, ta behar zen aitak… behiak jeitsi eta gero esne hura prestatu ta [behizaian] segitu ta... Ai! Eta bertziak ez zien sartuak! Eta sartu ta… ogian sartu ta kuxian oillarren kukurruka aitu gintuen, ta “Oillarra kukurruka? OO! Ez dugu lo iteko denborik!”. Hola pasa zen.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!