Minak inguruko lurretan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Minaz inguraturik zegoen, ez zen inguruko bidexka batetik pasatzerik ere. Zenbait bordariren lurrak minaz beterik zeuden eta istripuak ere gertatu ziren hauen ondorioz.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2009(e)ko azaroaren 09a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: HEN-006/014
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945) » Eragina Ipar Euskal Herrian , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Gero minak.
- A, doike.
- Minak. Hau dena minatuak zien.
- Bazterrak hemen?
- Ba.
- Zer... belar...
- Landak.
- Landak.
- Landak minatuak zien. Agerreko ontasuna, hemen Agerreko ontasunian gee gu’e, eta gero behereko aldia dena minatua zen. Ez zitaken pasa... Bide xahar bat bada hor kornixa atxematen duena basierako bidetik eta beheat. Hor... hori barratua zen. Pasatu behar ginduen bide komuna batetik, zaldi karruakin ere eta kornisaat ateratu. Eta, beraz, gero jende hoiek, kanpaindar hoiek, igorriyak ziren apartamenduta. Bazien Ganikotxenian, bi parte bazien Agerrian bi... bi ontasun ederrak, e! Ongi... ongi bizi… bai, nagusi onak baldin baziuzten been bizimoldea ateatzeko lurrak aski bazituzten bik. Eta bat, bordari bat, gan zen Haizabeko etxe eder bat bada hor kornixaat arribatzian ezker, midiku batek erosia da. Hor egotu zen bat. Eta bertzia Ganikotxenian, apartamendu librua bazen. Eta gero aziendak auzuek hartu ziuzten. Gue etxian egotu zien bi behi, zeen parte batekua, aitan familiatik zen eta hola. Zera in zen. Gero... Kaskonienian... gero bazien maleurrak, gero Kaskonieneko semia… Kaskonienia itsasoari buruz da hor e, ta hor minatuak zien, mais berak etxian egotu zien. Landak minatuak zien, arbiya bazuten, eta, Ximun, seme zaharrena, nahi zuen arbi billat ateatu, kontu iñen zuela. Baiña ustegabian ukitu zuen mina, saltatu zen; bi haurren aita, han berian saltatu zen. Eta gero hemen Donkosenian ere... Donkosenian... Dorrondegi, Sendotegi... hoiek denak landa minatuak zien eta blokoz haundiak bazien iñak. Donkosenian behia, behia saltatu zen, behia disparatu zen eta...
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!