Preso alemaniarrari lagundu zion aitak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Extefanaren aitak janaria eman zion preso aleman bati, etsaia bazen ere, gizona zelako. Bertako jendearen eta Alemaniakoen arteko harremana. Gereziekin gertatu zitzaien pasadizoa.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2009(e)ko azaroaren 09a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: HEN-006/010
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945) » Eragina Ipar Euskal Herrian , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eta, gero, bon, badie... badie gero alemanak preso iñak bazien, hemen Senotegian egotu zen... bazen aleman presonerengana, heiek’e sofritu zuten! Etsaiak zien, baiña gizonak zien, halere. Eta aitak erran gintuen behin “Oh, pena in nau, aski sofritu dut [nehorrik] hoien kontra gerla iten, bakarrik, hori’re aita familiako bat da doike, ez da gaztia, eta etorri da oihanez oihan eskapatua bere kanpamendutik, eta artua galdetu nau, artoburu bat edo bi”. Eta aitak eman zion bi artoburu edo ez dakit ze. Artoa jaten zuten, e! Eta eman zion ogi koskor haundi bat, eta berriz’e oihanian sartu, eta geo oihanetik ateatzen ahal zen bideat eta bideat [errex] sartu ta be kanat gan. Eta “Pena eman nau, pena eman nau, hori ere jendia da”. Eta horra, holako gauzak izaten zian.
- Ez zen, hala ere, halako gerraik... alemanen...?
- Ez, ez. Ez, ez. Ez dut uste. Ez dut uste. Guk... ez dakit. Bon, batzuetan aitzen giñen, aitzen giñen, bai. Behin belarretan aitu giñen, belarrak biratzen aitu giñen hiru ahizpa. Ta gereziak bagenituen landan. Ta ahizpa batek, bertze biak elkarrekin pixkat borrokan edo pixkat jostatzeko ta elkarren kontra pusatu giñen, mais abila zen, nahi zuen gerezian toki hobena atxeman, lehenik isatu gerezi gainerat. Eta gerezi gaiñeat, bazen panttoka bat gaiñean eta handik lasterka ta hartu zuen adar bat isatzeko, ta aleman bat, soldaru aleman batek denak, atxematen ahal zien guziyak, bilduak zituen! Ta janak! “Oh, urdi alena! Denak jan [dinote]”. Eta holako... holako herra bai eta bai eta ez, bon...
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!