Gestapok desagerrarazitako hendaiarrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kolaborazio eta erresistentzia garaian, Gestapokoak elkartu ziren Hendaiako herriko etxeko kontseiluan eta herriko alkatea eta bere idazkaria salatuak izan ziren. Santa Ana elizako apaiza ere eraman zuten, eta berarekin apaiz-mutil aritzen zen mutiko bat eta herriko beste gazte bat ere. Ez zuten haien berririk izan harrez gero.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2009(e)ko azaroaren 09a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: HEN-006/001
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945) » Eragina Ipar Euskal Herrian
Transkripzioa
- Gero, elkarren artean ta... ze giro zen? Bazen kolaborazionea...?
- Bai.
- Erresistentzia...?
- Bai, bai, bai.
- Giro goxoan?
- Bai. Bai, bon, giro goxoa bai... ez zen xiñale e! Bakarrik behar zen mesfidatu eta... Ez dut aspaldi jakindua nola Hendaiako herriko etxeko kontseiluan nola izan zen bildua. Gestapoak. Eta plaiako apeza’re bai. Eta norbaitek, herriko etxian berian lanian ari zen batek —irakurtu berria dut gauz hori e— izenik ez da, nik pentsatzen dut... baitakit nor ta nor ibiltzen ziren alemanentzat pixkat... heiek pixkat... defendituz. Eta, bon, Hendaiako mairea, hain gizon ona, eta bere kontseiluakin, bere sekretariua ta kontseiluko gizonekin... denuntziatuak izan ziren ze... Eta gero, bi gazte, hamalau eta hamabortz urtekuak, bi gazte, bat badakit apez mutil ibiltzen zela hoteleko seme hori, Bergeré, plaiako apezakin, Santa Anako apezakin. Ta Santa Anako apeza arrestatu zuten haurreri katexima iten ari zelaik. Gestapo etorri, jakin behar zen e hura han zela e, elizan! Eta katexima iten ari zelaik... apez xarmanta zen e, gaztientzat eta... izigarre gizon ona zen. Eta Gestapoak hartu zuten bi besotaik, omen—han kateximan zen mutiko batek esplikatu… erran nindun istoria— eta gibelat, eliza gibelat atetik ateatzeko prest zelaik, gibelat begiratu zuen haurreri, eta erran omen zioten —ez zen euskalduna—: “Mes enfants, vous me reverrez plus jamais". Ta egiya da, ez zen etorri. Gero harekin ibiltzen zen apez mutil bat, Bergeré, hoteleko semia zen, eta gero coiffeur baten semia, hamalau urte, hura ere... bien berririk ez... ez zien etorri gibelat.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!