Hendaia (Lapurdi)

Hegoaldeko Gerra Zibileko errefuxiatuak Hendaian

Hegoaldeko Gerra Zibileko errefuxiatuak Hendaian <p>Hendaiarrek eta Hendaian lehendik ziren hegoaldekoek ere jendea hartu omen zuten haien etxeetan. Extefanaren etxean bi gazte hartu zituzten. Pilip eta Koxe. Koxe, Behobiakoa zen, errepublikarra, eta gogoan du Extefanak haren amorrua, eta nola egiten zien oihu "Viva la rep&uacute;blica!" pasatzen ziren hegazkinei.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hendaiarrek eta Hendaian lehendik ziren hegoaldekoek ere jendea hartu omen zuten haien etxeetan. Extefanaren etxean bi gazte hartu zituzten. Pilip eta Koxe. Koxe, Behobiakoa zen, errepublikarra, eta gogoan du Extefanak haren amorrua, eta nola egiten zien oihu "Viva la república!" pasatzen ziren hegazkinei.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gure burua. Eta etorri nitzen zaldi karro bat, ahizpa begira nuen eskolaat igotzeko, ta erran ninduen koleran “zer aritu haiz oai arte? Eskolako tenore pasatua da!”, “Ba, eskolako tenorea, zer inporta du eskolak horko mixeriya ikusita!” erran nion ahizpari. Ta ba...”halere, halere, ta orai berantegiya da" ta bon, gaur ez naiz gain eskolaat, ta ez dut gogorik ere eskola gateko”. Eta gero bon, hola, español anitz bazien, familiak bazien hiru-lau piezetan, hir- lau piezetan, igual hamabortz presona? Zeren hemen zien españolak hango jendiak errezibitu zituzten eta beren etxean hartu. Eta hola. Gero, gaztiak, handik ihes iñak, Francori ihes egindako gaztiak kanpain guzietan bazien. "Jan truk" egoten zien, lana egiten zuten eta gero...
- Mutil gisa? Mutil bezala egoten ziren?
- Mutil bezala, bezala, mais "jan truk" erraten zen orduan, janen alde. Jan ta lo bazuten lehorpean. Eta, beraz, gure etxian egotu zien bi, Pilippe eta Joxe, bi. Bat republikanua zen, mais haren...haren errabia... Uu! Bertzia... eztiyagua zen. Mais bertzia errepublikanua zen, Joxe hori, ta hura ikusten zuelaik “aireplan” bat edo avion bat zeruan isatzen zen ahalik eta gorena! Ta “¡viva la república!” oihu iteko. Eta guk irri egiten ginuen eta amak erraten gintuen “ez zazuela irriik in! Ez zazuela irriik in e! Hori koleran da e! Koleran da, ez zazuela irriik egin”. Eta holaxe. Leheno zortzi bagiñen etxean ta gero hamar bagiñen. Denentzat bazen heltzekariya.
- Eta hori beraz errefuxiatuak ziren.
-Ba, ba.
-Zerbait irriskatzen zuten hemen? Hemengo gendarmek edo harrapatu edo...?
-Ez, ez.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia