Hendaia (Lapurdi)

Gurasoek hiru gerra bizi izan zituzten

Gurasoek hiru gerra bizi izan zituzten <p>Extefanaren gurasoen belaunaldikoek hiru gerra ezagutu zituzten: 1914koa izan zen lehena. Lehen Mundu Gerra hark utzi zuen haiengan arrastorik handiena. 1918an bukatu zen hura, eta Extefanaren gurasoak 1929an itzuli ziren Iparraldera. Handik zazpi urtera lehertu zen hegoaldean Gerla Zibila, eta hura bukatu zenean, hain justu, hasi zen Bigarren Mundu Gerra, 1939an.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Extefanaren gurasoen belaunaldikoek hiru gerra ezagutu zituzten: 1914koa izan zen lehena. Lehen Mundu Gerra hark utzi zuen haiengan arrastorik handiena. 1918an bukatu zen hura, eta Extefanaren gurasoak 1929an itzuli ziren Iparraldera. Handik zazpi urtera lehertu zen hegoaldean Gerla Zibila, eta hura bukatu zenean, hain justu, hasi zen Bigarren Mundu Gerra, 1939an.

Transkripzioa

- Emazteki hura... anitzetan mintzatu gira elkarrekin, zeren orroitzen baitzen nitaz, [...] eta kontatzen gintuen istori horiek eta dena, eta emazteki hori hil zen. Gizon hori bizi da laurogeita hamabi urte baitu, bakarrik bizi da, Petriko haitan, Biriatun. Eta biriatuar bati galdetu diot Jean Martin nola zen, ta “bai, ongi da, ongi da. Haurrak gaten zaizkio artian ikusteat, eta ongi da”. Biriatuat arribatu baiño lehen ezkerreta, panttan den laborari etxe batian da. Eta hola, gero bazien bertziak ere hemen ezkondu zienak hemengo frantsesekin, hemengo jendiakin, eta hola.
- Eta hortik fite ere II. Mundu Gerla ezagutu zenuten...
-Ba, ba.
- Okupazioa eta holako istorietaz oroitzen zira?
- Ba, ba. Aita ta amak ezagutu dituzte hiru... hori amentzat izan zen... izigarri zen... hiru gerla ezagutu zituzten. Lehenik hamalauekoa bera ongi ukitua baitzien, eta gero han hegoaldian bazituen amak laguntzaile anitz, zeren galdu zuen anai bakarra izan ginduena gripe espaiñolakin galdu zuen. Eta penarekin eta gero frontera hemen eta aita desertoria eta ez zen nahi bezala etortzen ahal e! Eta bazituen lagun onak amak hegoaldian, amak eta aitak ere ba. Eta gero, beraz... hori ezagutu zuten, hortan zien gehienak markatuak izan e, hamalauekuak. Eta gero... espaiñiakua etorri zen eta hemezortzian finitu. Ta hogeita bederatzian sartu giñen gu hegoaldetik hunat eta hogeita hamaseian, berritz, hango gerla. Eta gero berritz berrogeian bertzia. Ta, bon...

Egilea(k): Eneritz Ceballos

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia