Hazparne (Lapurdi)

Euskararen egoera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Broussain, Pierre

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-005-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1913. urtean ere bazuten euskararekiko ardura. Pasarte honetan mugako bi aldeetan euskarak duen egoeraz eta galtzeko duen arriskuaz mintzo da. Badaude beraien arbasoen hizkuntza ez dakiten haurrak; eskoletan ikasteko aukera izanez gero ez dela horrelakorik gertatuko dio, besteak beste.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Vienako jaun batek galdeinik, gootik erraiten tut zonbeit hitz Azparneko eskuara garbiz. Eskuara aiphatzen duanaz geoz enitake eon erran gaa galtzeko irriskuan dela, Espainiako Eskualherrietan beeziki. Nafarroan eta Bizkaian lehen eskuaraz mintzo ziin herri anhitz oai españolez mintzo dia. Frantziako Eskualherrietan nahiz gue mintzaia zaharra oai artio aski azkar den halee zonbeit lekutan galtzen aai da, hala nola Endaian, Donibane-Ziburun, Donapaleun eta Maulen. Hiri horiitan badia haur frango, aitamak eskualdunak tiuztenak eta eskuara eztakitenak. Gue arbasuen mintzaia eskoletan iakats balezate, elitake holakooik gerta. Eskoletan eskuara ikasiz gue haurrek amodio gehioo balukete been aitamen mintzaiaandako eta been burüak ohora litzazkete gue arbasuak bezala mintzatuz. Eskolaz kanpo badia ene arabera bi gauza eskuara gal aazten dutenak, lehenik jende handien etsanplua eta geo gue mintzaiaan pobrezia. Jende xehia beti jende handiaai jarraikitzen zako ala beztitzeko maneran, ala mintzatzeko maneran. Eskualherriko jende handiek miiku, aphez, notari, abokat, aspaldian eskuara utzi'ute frantsesez edo españolez artzeko eta hek bezala iteko jende xehiak ee ai dia frantsesez edo espariolez mintzatzen, ahal dutenian. Oxtian erran dut gue mintzaia pobria dela. Ezta estonatzeko zeen eta oai diila mila urthe bezala eona bita batee abaastu gabe. Alta baa biziki errex litake eskuarai emaitia eskas ditiin hitz guziak. Hitz berriak aise in ditazke, erruak eskuaran berian hartuz frantsesaai eta españolai batee maileatu gabe.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia