Hazparne (Lapurdi)

Diharce apezaren katixima ikasi zuen txikitan

Diharce apezaren katixima ikasi zuen txikitan <p>Senide batek, Diharce jaun apezak, egina da berak txikitan ikasi zuen katixima. Leon XIII.aren denboran bikario nagusi izendatu zuten errepublikaren aldekoa zelakotz. Aitasantu hau saiatu omen zen apezak politikaren menpe egon ez zitezen. Apezpiku izateko proposamena ere egin zioten Diharce-ri, baina ez zuen nahi izan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Senide batek, Diharce jaun apezak, egina da berak txikitan ikasi zuen katixima. Leon XIII.aren denboran bikario nagusi izendatu zuten errepublikaren aldekoa zelakotz. Aitasantu hau saiatu omen zen apezak politikaren menpe egon ez zitezen. Apezpiku izateko proposamena ere egin zioten Diharce-ri, baina ez zuen nahi izan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nahiz ene katixima zen ere beste liburu bat hor dutana, binon biziki ederki [...], zen ta horren egilea ene osaba baita. Ene osaba, amaren, amonaren, Dominika Zabaltzegarai baitzen, haren anaia zen egona hemen Baionan lehenik, Larresoron, hamar urte, irakasle, Latina, Espainola, Greka... Hoiek oro hemen bibliotekan nik etxean ukan'tut. Hamar urte nintuelarik. Hil baitzen mila bederatzirehun ta hogeita hamarrean. Eta sartu baitzen bikari general hemen, Leon trezen (XIII) denboran, errepublikanoa zelakoz. Intxauzpe, aldiz, Bonapartista. Xuberutarra. Ta gure osaba, Eztiteiko semia, hura, errepublikanoa omen zen. Eta hemen jin zen apezpiku bat errepublikanoa, ta Leon “treze” aita sainduak galde in tzakoten katolikoer, Frantziakoer, utz zezaten errege eta enperadore eta errepublikan istoriorik bakean, eta izan zitezen giristino onak eta nahi zuten politika egin, Jinkoaren legearen arabehera. Eta hori gaizki hartu zuten apez euskaldun ainitzek. Partikularzki Intxauzpe, been jinkoa baitzuten, gaitza baitzen hura, gizona! Jakintsuna! Eta aldiz, apezpiku berria jin zena, Jauffret, omen, aneia, fama oso ona omen zuen, diputatu Marseillan, omen. Harrek ardietsi zuen aneia jin zadin honat, aphezpiku. Honat arribatu orduko, neork ez nahi haikin bikario jeneral sartu, joan zen ene osaba, egona baitzen hamar urte Larresoron, eona zen gero beste hamar urte semenario handian morala eta liburu sainduen irakasle, hura egin zuen. Eta Leon “trezek” in zuen, berehala, [...], Monseñor Diharce. Eta gero proposatu zuen Jauffretek apazpiku joan zadin. Banakien hori! Baina orai Xiprik ekarri daut Parisetik, nontziaturako papera badut, Montseñor Jauffretek hizkiriatzen dio Aita Sainduari untsa litakela Montseñor Diharce apezpiku egin baleza. Ta banakien errefusatu zuela. Bon. Eta orduan, gertatu zen "séparation des Églises et de l'État". Lau urtez eon ginen Baionan apezpikurik gabe. Ta ordüan Montseñor Diharce izan zen "Vicaire capituler". [...]ren denboran, ta hala egon da, egun guztiez gauza bera, beti lanean, geldi-geldia, bere liburutan ari izana da. Etzen predeikaria, erraiten du Montseñor Diharcek; hil delarik kondatzen ditu nor zen harentzat, egun guziez, goiz guziez, lehenik meza eman eta itzultzen zen bulegorat, atsaldetan joaten zen Sakramendu Sanduaren bisita egiterat, gero itzuliño’at egiten zuen [...], etxeat heldu ta hola berrogei urtez in du Baionan. Ta orduan ikusi'tu hegoaldetik heldu ere, ez, ez zen Espainiako gerlaik bainan aintzinean iaanik Jesuitak kanporatuak zituzten hogeita hamarrian, eta ikusi'tut haren liburüetan, baituzue liburüak hegoaldekoak Baionan inprimatüak, han, ["hommage à moseñor Diharce"], Julio de Urquijo, adibidez, eta Kardaberatzen liburu bat, bera Gipuzkoan jesuita bat hemezortzigarren mendekua, egiten du, bera gipuzkoarra izanagatik, egiten du, Bizkaitarrez egiten du katixima. Hara, ta hori badut hor; errana dakot Urrutiari nahi’uzulaik ikusi, ikusiko'uzu: ["hommage à moseñor Diharce"]. Hara.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia