Aitona, umore handiko gizona
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitona ezagutu zuen Donamartiriar batekin izandako solasa. Umore handiko gizona omen zen aitona. Hainbat pasadizo kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: HAZ-001/014
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Xan Aire
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Eta han zen, delako Donamartiriko gizon hori, gaztia zen oaino, ordüan, ta han mutil, etxe hartan mutil zen, laguntzaile, eztakit ze lanetako, baiña. Hori erran zautan berak. Eta egun batez jin zen Eulatei, Eulatei, zure aita harat eta... "Aaaa..." Ai omen zen holaxet, bere belaunak joz. "Ene, ai,ai,ai... Ene belaun hauek! Eztut konprenitzen nolaz, Jinkoak eginak gaitu denak eta biek adin bera'ute, bainan ez ditu bardinak egin, edo biziki ukan behar du berak, Jinko onak, “marchandise” huntaik niri hoinbeste emaiteko orai, zen erreumatismoak josia nabil!". Hara nola zuen maite irri egitea.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!