Unamuno eta Gavel elkarrekin Iparraldean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Miguel de Unamuno bilbotarra, intelektual handia, Salamancako Unibertsitateko errektore izana, Hendaian atzerriratuta egon zen Errepublika aurretik. Biriatura joan zen batean, I. Mundu Gerrako oroitarria ikusi zuen, herriko semeen zerrenda, "morts pour la patrie". Hori ikusita, "Para qué" titulatu zuen poesia egin zuen. Zertarako eta zergatik borrokatu zuten gizaseme haiek? Salamancan bere ikasle izandako Henri Gavel hizkuntzalaria aurkitu zuen Hendaian eta harrezkero sarri egoten ziren elkarrekin. Poesia hori frantsesera itzultzean sortutako gorabeherak; "infantil" hitzari zentzu txarrik ez emateko ahaleginak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:07:38
- Erref: HAZ-001/005
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Xan Aire
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945) , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
Ba... Baakit zertako, hori, beste euskaldun famatu batek idatzi baitzuen, espainolez, kanporatu zutelatik espainolek berek beren filosoforik handiena, bilbotar Miguel de Unamuno, hura kanporatu zutelarik eta Hendaian egon behar izan zelarik, ez Francoren denboran bainan jadanik lehenago diktadore akusatuak baitira, Espainian. General bakotxak, gerla galduz geoz behar zuen bere iraultza egin, erran nahi baita, behar zuen "pronuntziamientoa" egin, erran nahi baita, behar zuen botereaz jabetu. Erregeak eta enperadoreak tristeak izan dira, baina generalak...
Eta, beaz, kanporatu zuten Salamancako Unibertsitateko Errektore zen bilbotar semea, Miguel de Unamuno. Eta egon zen Hendaian kanporaturik bost urte. Gerla Zibila eta Errepublika, haien aitzin, Espainiako bigarren errepublika hogeita hamekan sortüa baita. Eta ordüan, egon zen hor, eta heldu zen, frangotan, Bidasoa hegiz-hegi, goitik hunat heldu zen hor Behobiarat, edo Pausurat, hori ta beste zubi bat, eta gero Biriaturaino. Eta hor atxeman zuen, elizaren hormetan, hamalauko gerlaondoan, denetan ezarriak baitziren, gerlan hil herriko semeen izenak; nun ez ziren /etzin/ bestaldera pasatuak tarte hortan, zeren badira herri batzu, hire gurasoen herria bereziki, Aldude eta Urepele, han nahiago baitzuten herriko semeek bankaraino salto egin bestalderat, zinez eta gerlarat joan hiltzerat, zendako? Eta preseski, Unamunok Lehen Gerla Handiaren ondotik ikusi zian pertsuak bazirela hor ezarriak. Ezarriak ez... In zian poema bat, izena zuena “¿Para qué?” Espainolez. Zertako mila debru?, Zertako mila debru gaixo, gizon gazte, herriko seme gazte hoiek bizia eman zuten?... Ez zitean handinahirik, urgulurik, urgulua gaztigatu behar baita, batzutan, ta hiltzeraino, urguluz bizia gal baititake! Zertako mila debru hil ziren? Eta "¿Para qué?" hori famatua'uk zen eta bere antologietan beti agerten baita Unamunoren poema hori, ta hain zuzen geroztik ikasia diat, gizon gazte bat baitzuen ukana ikasle berak, Unamunok, hamalauko gerla aintzin, han, Salamancan, eta gizon hura jina baitzen Frantzia iparraldetik hunat eta gero Xuberon Atharratzeko apez gazte baten anaiarekin, Xaro izena zuena, apez horrek, ezkondua baitzen, jaun hori in zuan hunat jakintsun handi bilakatu, Henri Gavel, euskuara ikasi. Eta izana baitzen Unamunoren ikasle hamalauko gerla aitzin, Unanun, gero beraz hemen ezkondu baitzen, Atharratzen, egun batez joan delaik Hendaiaat, hor atxematen duen bere irakasle ohia eta elgarrekin zonbeit aldiz ordutik harat bidaiatuko'uk Gavel Unamunorekin, besoz-beso. Eta joanen'tuk elgarrekin, preseski, poema hori egin zuen, "¿Para qué?", egin zuen hilarriaren aitzinerat. Eta elgarrekin aiko'tuk, "eta nola behar genuke hori erran frantsesez?" Eta problematxo bat ba'ik, Gavelek berak izkiriatua kondatzen dik biziki polliki! Nola? Unamuno berriz hor ikusi zuelarik, ordukotz […] adinean [...] joana zen ta, gerla aintzin, hamalauko gerla aintzin ezautüa zuen gazte-gazte zelaik, istudiante, bera Lilletik jina, espainola ikasteko eta joana Salamancarat. Han ezaütüa, erretore zelaik, ezaütüa, Unamuno. Eta gero berriz ikusia, beraz, bi gerlen artian diktadurak Primo De Riverak kanporatu zuelarik, ordüan, eta ordüan Unamuno badakiat Laffitek erranik, Saran egin baiginuan Etxeparen handiaren ohoretan egin baitzen egun bat, hogeita bostean, [...] han zela, Unamuno bera ere, Etxepar medikuarekin, elgar ikusi zutela, ta ordüan ikusi diat geroztik, beste paper batean, han zela ere Phillip Veyrin, eta kondatzen dik berak, nola han ibili ziren eta nola ai izan ziren, nola itzuli behar zen hori frantsesez, ez baitzekiten /ezpitzekiten/ fitsik gerlan hil ziren hoiek, Pausuko seme hoiek, euskaldun hoiek... Orai Iriart duk uste diat, Biriatuko mera... Bo, beti hilarri horren... Hortaz, ez zekitean /etzakitean/ fitsik seme hoiek, bakarrik beren eskuara "su euskera infantil". Errana'uk! Ta nola behar du hori itzuli ai izan zuan Veyrinekin. "Infantil". Ez duk erraiten ahal! Mesprexatzen duk, ordüan, ta geo Unamunok, ukan baitzuen eskualdunekin eta eskualzaleekin bere bataila, erran zuelakotz eskuara ez zela kapable gaurko kontzeptu berrien erraiteko, ta hola, mila bederatzirehun ta bian, baakik? Ta hori askoz geroago züan bainan etzian nahi... Eskuara hori bazakian Unamunok, hala ere, nahi izan baitzuen irakasle ere izan, eskuara irakasle, gaztetan, eta Azkuek hartu baitzion alkia, jelosiaz! Bono, ezbaizakon sekula parkatu hori... Bainan "infantil" bazakian, etzela frantsesa bazakian huntsa, etzela erraiten ahal "infantil". Eta orduan, beren eskuaraz nola erran in nezake, eta: "aurreko".
Les basques de leur enfance, qu’ils ne savaient rien, donc qui s’étaient des gens qu’il aurait fallu mépriser, si on avait dit infantil, ce mot que à leur langage, infantil, non… mais c’était simplement les basques de leur enfance qu’il les avait endormis, quand ils étaient petits, c’est le seul chant qu’ils avaient entendu, et c’est après qu’ils allaient mourir à la guerre loin, loin, loin de leurs montagnes des Pyrénées, là-bas sur le front de Verdun.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!