Goizueta (Nafarroa)

`Amerikako bizitza' bertso sorta (I)

`Amerikako bizitza' bertso sorta (I) <p><em>Txirrita</em>ren `Amerikako bizitza&acute; bertso sortako bertso batzuk abesten ditu. Bukaeran nahastu egiten da, baina hurrengo pasartean jarraitzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GOI-017-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txirritaren `Amerikako bizitza´ bertso sortako bertso batzuk abesten ditu. Bukaeran nahastu egiten da, baina hurrengo pasartean jarraitzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Europa'tikan Amerikara
askok egin du bisita,
etxe onean jaiuagatik
han denak ezin bizita;
lana egiñaz aberastuak
dabiltza ondo jantzita,
gaur ez lituzke ezautuko
beren amak ikusita.

Handik honara ezin leiteke
diru askorik bialdu,
bat bera nola gertatuko dan
segurantzirik bai al du?
Ameriketan aberastuko
ez dira aski bi ordu,
han ere zerbait izango bada
berak saiatu bihar du.

- Bestia nola da?
- Maldaburuko indianua edo nola zan bestia?

Mandaburuko indianu hoi
etorri omen den, neska,
nigatik hor ibilliya den
soltera nagon galdezka.
Laister hemen den pretenditzera,
ai hau demontrezko festa!
Ai ze trajia egingo nuken
haren dirubak baneuzka!

Izeba neri ez zait inportik
nahiz izan erdi zahartua,
diru pixka bat baldin badauka
badugu zeiñek hartua

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia