Goizueta (Nafarroa)

Pello `Errota´ren semearen bertsoak

Pello `Errota´ren semearen bertsoak <p>Miel Anton Pello `Errota&acute;ren semearen bertsoak abesten ditu Joakinak. Aita zenari entzunda ikasi zituen bertso hauek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GOI-017-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Miel Anton Pello `Errota´ren semearen bertsoak abesten ditu Joakinak. Aita zenari entzunda ikasi zituen bertso hauek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Arpegiyaren ordez
esanaz mokua,
ez da pixtia
Pello Errotakua,
bere jaiotzez hori
Asteasukua,
San Pedroren eleizan
bataitutakua,
zure dibujua
ez dago bapua,
mami gabekua,
ahul eta plakua,
iya atera zazu
erretratua. (bis)

Nere aitari esan diyozu
ez duela lotsik,
sekulan eztizu egin
behar ez dan gauzik,
premiyua eman ziyoten,
ta hark hartu pozik,
zu gauza etziñelako
gelditua hutsik,
ezin bete polsik,
ez bukatzen salsik,
gizonaren trazik
ez daukazu kasik,
horrelakuak eztu
merezi galtzik. (bis)

- Nundik ikasi dittuzu hoik? Nundik?
- Aspaldikok.
- Aspaldikok dia? Zeiñek kantatzen zittun edo zeiñi aittu dixkazu?
- Aitta zenari.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia